Menua

Ibañez jaunaren zizka

  • Ibañez jaunaren zizka
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Ibañez jaunaren zizka – 

Beharrezkoak

  • Ogi xigortua
  • Maionesa
  • Gazta parmesano birrindua
  • Tipula txiki-txiki eginda

Errezeta

Madrilgo fisikari batek erakutsi zigun errezeta hau. Ibañez zeukan deitura. Erraza bezain erabilgarria da etxera jendea datorkigunean, geuk eginiko zizka-mizka beroen artean zerbitzatzeko.

Ez dugu osagaietan kantitaterik jarri, nahi beste lagunentzat egin baitaiteke, eta horrexen araberakoak izanen dira kantitateak, jakinaren gainean beti proportzio berean behar dutela hiru osagaiek.

Nahastu hiru osagaiak ontzi batean, goilaratxo baten bidez ogi xigortuaren gainean jarri eta labe beroan gainerre hiru-lau minutuz. Horixe da guztia.

Lasai, maionesa ez da desegiten. Aitzitik gorputz hartzen du. Eta tipula zati txikiek, crudité kutsua ematen dio apur bat. Zoragarria da, benetan.

Ibañez jaunaren zizka

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Ogi txigortua gaztaz gainerreak nola egin

Osagaiak Kg bat Gruyére gazta 6 arrautza gorringo + 4 arrautza 4 koilarakada esnegain bikoitz lodi edo, hura gabe, esnegain urtu Gatza eta piperbeltza Errezeta Azala kenduko diogu gaztari. Zati txikitan puskatu eta irabiagailu handi …

Maiteren saltsa barazki egosientzat

Maiteren saltsa, barazki egosientzat

Maiteren saltsa, barazki egosientzat –  Osagaiak 1 Goilarakada perrexil zabarki xehatua 1 Goilarakada tipula xehatua 4-5 goilarakada gazta fresko, “fromage fraiche” edo Filadelfia motakoa. Igurtzekoa, alegia. 1 Goilarakada olibolio birjin extra (OBE) 1/2 Goilarakada limoi …

sukaldean-fondo0

Ogi edo opil suitzar torrada karamelatuak

Osagaiak 16 torrada irin-arrautzatan pasa berriak, ogi edo opil suitzarrarekin eginak 15 koilarakada krema 5 koilarakada almendra joa Ron xorta bat Arrautza gorringo bat Azukrea eta krema kataluniarra egiteko erabiltzen dugunaren moduko karamelugaia Errezeta Lehenik …

Gazta tarta piku marmeladarekin

Gazta tarta piku marmeladarekin

Gazta tarta piku marmeladarekin –  Osagaiak Hondoa prestatzeko: 2 arrautza 100 g gurin guri, pomadan 100 g azukre 100 g pastel-irin ahul Ximiko bat legamia hauts Betegarria prestatzeko: 3 terrina gazta fresko, San Millan edo …

Txangurru papurtua maionesarekin

Txangurru papurtua maionesarekin

Txangurru papurtua maionesarekin –  Osagaiak Kg erdi txangurru egosi, papurtua, hotza eta ongi xukatua, jariorik izan ez dezan Maionesa saltsa Pixar bat ale-ziape Koilarakada bat tomate saltsa Tipulin bat, oso mehe pikatua Perrexila, xehatua Gatza …