Menua

Maiteren saltsa, barazki egosientzat

  • Maiteren saltsa barazki egosientzat
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Maiteren saltsa, barazki egosientzat – 

Osagaiak

  • 1 Goilarakada perrexil zabarki xehatua
  • 1 Goilarakada tipula xehatua
  • 4-5 goilarakada gazta fresko, “fromage fraiche” edo Filadelfia motakoa. Igurtzekoa, alegia.
  • 1 Goilarakada olibolio birjin extra (OBE)
  • 1/2 Goilarakada limoi zuku
  • Gatz apur bat
  • Azukre poxi bat

Maiteren saltsa, barazki egosientzat

Errezeta

Saltsa hau azkarra, erraza eta apartekoa geratzen da puntuan egositako barazkiekin jateko: patata, azenario, arbi, azalore, brokoli…

Katilu batean perrexila eta tipula jarri. Gazta gaineratu eta dena irabiatu. Gatza, azukrea eta limoia egin ondoren, dena irabiatu. Olioa egin eta arinki irabaiatu, olio zantzuak nabari utziz. Barazkiak laguntzeko erabili.

(Oharra: saltsa hau zuria geratuko zaizu. Argazkikoa, esaterako, azalore tentearekin jateko erabili da. Oso gomendagarria da beste saltsa bat ere egitea, berdin-berdina, baina Dijongo ziape edo mutarda goilarakada erdi gehituta. Bigarren hau horizta geratzen da, eta asko aberastuko duzu barazkien dantza, bi katilutxotan bi saltsa desberdin aurkeztuta).

Maiteren saltsa, barazki egosientzat

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gazta fonduea

Gazta fonduea

Gazta fonduea –  Osagaiak 600 g Beaufort gazta 400 g Comté gazta 200 g Emmental gazta Baratxuri ale bat Botila bat kalitatezko ardo zuri idor 3 koilarakada kirsch, edo antzeko beste edari biziren bat Ogi …

Gazta tarta txigortua

Gazta tarta txigortua

Gazta tarta txigortua – Osagaiak Hondoa prestatzeko: 250 g irin 175 g gurin guri 50 g azukre Arrautza bat Betegarria prestatzeko: 125 g esnegain 3 arrautza Terrina oso bat Filadelfia gazta Gatza eta mutur bat …

Gazta nola gorde

Gazta nola gorde

Gazta nola gorde –  Osagaiak Ontzi tapadun bat   Errezeta / Teknika Ongi itxia gorde behar da beti gazta, ontzi tapadun batean, zapore arrarorik har ez dezan. Hozkailuko alde epelenean gordeko dugu, beheko aldean. Hutsean …

Gazta tarta piku marmeladarekin

Gazta tarta piku marmeladarekin

Gazta tarta piku marmeladarekin –  Osagaiak Hondoa prestatzeko: 2 arrautza 100 g gurin guri, pomadan 100 g azukre 100 g pastel-irin ahul Ximiko bat legamia hauts Betegarria prestatzeko: 3 terrina gazta fresko, San Millan edo …

Gazta eta urdaiazpiko ogitartekoa

Gazta eta urdaiazpiko ogitartekoa

Gazta eta urdaiazpiko ogitartekoa –  Osagaiak Opil eder bat, bitan irekia 4 xerra eder urdaiazpiko egosi edo urdaiazpiko iberiar, gustuen eta diru-poltsaren egoeraren arabera 8 gazta xerra mehe, koipetsua, gure gustukoa, erraz desegingo dena Xorta …