Barazki ogitartekoa
- Errezeta
- Bidali iruzkina
- Antzeko errezetak
Barazki ogitartekoa –
Osagaiak
- Ogitarteko hau ogi freskoaz edo moldeko ogiaz egin daiteke, gustuen arabera.
- Opil bat, bitan irekia
- Saltsa maionesa edo saltsa arrosa
- Arrautza egosi bat, zuritua eta xerratan
- Xerra batzuk tomate fresko, garbi eta xerratan
- Uraza, hosto batzuk
- 2 xerra gazta xamur, ogitartekoetarako
- Xerra mehe bat urdaiazpiko egosi
- Xorta bat oliba olio birjina
Errezeta
Txigortu egin dezakegu opila, eta oliba olioaz busti. Maionesaz edo saltsa arrosaz igurtziko ditugu opil erdiak, eta gainerako gaiak erantsiko ditugu ondoren. Gatza emango diegu uraza hosto eta tomate xerrei, ogi tartean jarri ondoren.
Nahi adina barazki eta gai gaineratu ahal izango ditugu: erremolatxa egosia, xerra mehetan, azenario izpitua, eskarola, eta abar.
Barazki ogitartekoa

Opil suitzar torradak
Osagaiak 8 opil suitzar edo esne-opil Esnea, litro erdia Esnegain likidoa, litro laurdena 10 koilarakada azukre Kanela ezpaltxo bat Limoi azala, zati bat Irin xorta bat Arrautzak, joak Oliba edo eguzki-lore olioa, frijitzeko Azukre beltza …

Tomateak hegaluzez beteta romesko saltsarekin
Tomateak hegaluzez beteta romesko saltsarekin – Osagaiak 8 tomate heldu, ertainak eta trinko-trinkoak, betetzeko Hegaluzea oliotan edo ozpinetan, ongi hautatua, 8 zati Tipulin bat, xehatua Baratxuri ale bat, xehatua Perrexil xehatua Oliba olio birjina, 2 …

Pasta bolognesa
Pasta bolognesa Osagaiak Tipulin bat, txiki-txiki egina 3 baratxuri ale, txiki-txiki eginak 3 koilarakada oliba olio Haragi pikatua, 600 g (txerrikia, behikia edo txahalkia, gizena ere baduena xamurragoa izan dadin) Tomate saltsa, litro laurdena Perrexil …

Ogia tomatearekin xabier eran
Ogia tomatearekin xabier eran – Osagaiak Ogia Olibolioa Tomate bat Urdaiazpikoa Errezeta Lehenengo ogiazko txirrindola bat moztu eta zartaginean xigortu. Gero tomatea moztu eta… txirrindola igurtzi. Ondoren, olibolio pixka bat bota. Azkenik urdaiazpikozko bi …

Maiteren saltsa, barazki egosientzat
Maiteren saltsa, barazki egosientzat – Osagaiak 1 Goilarakada perrexil zabarki xehatua 1 Goilarakada tipula xehatua 4-5 goilarakada gazta fresko, “fromage fraiche” edo Filadelfia motakoa. Igurtzekoa, alegia. 1 Goilarakada olibolio birjin extra (OBE) 1/2 Goilarakada limoi …