Menua

Ogi edo opil suitzar torrada karamelatuak

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • 16 torrada irin-arrautzatan pasa berriak, ogi edo opil suitzarrarekin eginak
  • 15 koilarakada krema
  • 5 koilarakada almendra joa
  • Ron xorta bat
  • Arrautza gorringo bat
  • Azukrea eta krema kataluniarra egiteko erabiltzen dugunaren moduko karamelugaia

Errezeta

Lehenik nahasiko ditugu krema eta almendra hautsa, ore lodia lortu arte. Rona eta arrautza gorringoa erantsiko ditugu ondoren. Krema lodia gelditu behar zaigu. Aurrez irin-arrautzatan pasa eta frijitutako torraden gainean zabalduko dugu prestatu dugun krema hori, geruza lodi xamarra osatu arte, eta azukrea hautseztatuko dugu gainetik. Gainazala karamelu bihurtuko dugu ondoren, geruza gorri txigortua lortu arte. Karamelugaia gori-gori erabiliko dugu, edo bestela, soplete bat erabil dezakegu, karamelugairik ez badugu. Soilik edo izozki krematsu batekin zerbitzatuko ditugu torradak.

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Atun ogitartekoa

Atun ogitartekoa

Atun ogitartekoa –  Osagaiak Opil bat, bitan irekia Lata txiki bat hegaluze oliotan, ongi xukatua eta zatitan bereizia Piper gorriak edo berdeak, erreak, zurituak, zerrendatan moztuak eta oliotan, baratxuri ale gordin batekin, edukiak Errezeta Oliba …

Atun eta piper erre ogitartekoa

Atun eta piper erre ogitartekoa

Atun eta piper erre ogitartekoa –  Osagaiak Opil bat, bitan irekia Lata txiki bat hegaluze oliotan, ongi xukatua eta zatitan bereizia Piper gorriak edo berdeak, erreak, zurituak, zerrendatan moztuak eta oliotan, baratxuri ale gordin batekin, …

Barazki ogitartekoa

Barazki ogitartekoa

Barazki ogitartekoa –  Osagaiak Ogitarteko hau ogi freskoaz edo moldeko ogiaz egin daiteke, gustuen arabera. Opil bat, bitan irekia Saltsa maionesa edo saltsa arrosa Arrautza egosi bat, zuritua eta xerratan Xerra batzuk tomate fresko, garbi …

eguerdiko pintxoa unax eran

Eguerdiko pintxoa unax eran

Eguerdiko pintxoa unax eran –  Osagaiak ¼ PIPER BERDEA 1 SOLOMO ADOBATUA 1 ARRAUTZA 2 HIRUGIARRA 20 GRAMO HOGI 1 GAZTA LONTSA OLIOA … Errezeta Ogia mozten duzu bi zatitan eta jarri plater batean. Gero …

sukaldean-fondo0

Ogi txigortua gaztaz gainerreak nola egin

Osagaiak Kg bat Gruyére gazta 6 arrautza gorringo + 4 arrautza 4 koilarakada esnegain bikoitz lodi edo, hura gabe, esnegain urtu Gatza eta piperbeltza Errezeta Azala kenduko diogu gaztari. Zati txikitan puskatu eta irabiagailu handi …