Menua

txipiroi ogi-arrautzeztatuak

  • txipiroi
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

txipiroi ogi-arrautzeztatuak – 

Osagaiak

  • Kg bat txipiroi, triparik eta barruko lumarik gabe
  • Esnea
  • 2 baratxuri ale, zanpatuak
  • Ogi birrindua
  • Oliba olioa
  • Gatza

txipiroi ogi-arrautzeztatuak

Errezeta

Arrandegian garbituko dizkigute txipiroiak. Azala fresko eta kolperik gabe badago, errespetatu egingo dugu. Zerrenda edo zirrindolatan moztuko ditugu gorputzak, tamainaren arabera, taberna eta ostatuetan lortu ohi duten itxura emanez, hatz erdiko lodierako puskak eginez. Modu berean jokatuko dugu hegalekin, eta alde batera bereiziko ditugu garroak. Gatz ugari eman eta esnetan murgilduko ditugu puskak, zanpatutako baratxuri aleekin batean. Ordu batzuetan egongo dira horrela, hozkailuan.

Epe horren ostean xukatuko ditugu. Esnea, katuarentzat. Eta baratxuriak, gogoko dituenarentzat (txipiroiekin batean frijitu ahal izango ditugu).

Hona hemen nola jokatuko dugun ondoren. Ogi xukatu eta lehortu eta gero, ogi birrinduan pasatuko ditugu txipiak. Solterik frijituko ditugu, ez motroiloan, oliba olio berotan, eta erretilu batean xukatuko ditugu ondoren. Lana bukatu eta limoi atal batzuekin, badira mundu honetan azidozale porrokatuak, eta garagardo hotz batekin zerbitzatuko ditugu. Gatza emango diegu berriro, gezatxo sumatzen baditugu.

Oso goxoak geratuko zaizkigu horrela maneaturiko txipiak ogi birrinduari perrexil xehatua eta baratxuri pikatua erantsiz gero txipiak nahastura horretan igurtzirik frijitzen baditugu. “Umorearen arabera” jokatuko dugu, nire amak esango lukeen bezala.

txipiroi ogi-arrautzeztatuak

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Txipiroi zatituak tipularekin

Txipiroi zatituak tipularekin

Txipiroi zatituak tipularekin –  Osagaiak 2 kg txipiroi begihandi, triparik gabe, azalarekin eta puska ertainetan moztuak Xorta bat brandy edo armagnac 8 tipulin, zerrendatan moztuak 2 baratxuri ale, xehatuak Kaienako pipermina, mutur bat 5 koilarakada …

Txipiroi zatituak Pelaio eran

Txipiroi zatituak Pelaio eran

Txipiroi zatituak Pelaio eran –  Osagaiak 2 kg txipiroi begihandi, triparik gabe, azalarekin eta puska ertainetan moztuak Xorta bat brandy edo armagnac 8 tipulin, zerrendatan moztuak 4 piper berde, zerrendatan moztuak 2 baratxuri ale, xehatuak …

TXIPIROIAK JoseluBlanco

Txipiroi zatituak bere tintan

Txipiroi zatituak bere tintan Osagaiak 2 kg txipiroi begihandi, triparik gabe, azalarekin eta puska ertainetan moztuak 6 tipulin, pikatuak Piper berde bat, pikatua 2 baratxuri ale, xehatuak 3 koilarakada handi oliba olio birjina Baso bete …

Pasta txipiroiekin

Pasta txipiroiekin

Pasta txipiroiekin –  Osagaiak Txipiroi garbiak, triparik gabe eta zerrenda mehe luzetan moztuak, luzetara. Kilo erdia 2 baratxuri ale, txiki-txiki eginak 3 koilarakada oliba olio 4 koilarakada tomate saltsa Perrexil xehatua 600 g pasta, egosi …

Arroz beltza txipiroiekin

Arroz beltza txipiroiekin

Arroz beltza txipiroiekin Osagaiak Kg erdi txipiroi, dadotan moztuak Txipiroien tintak 8 koilarakada handi oliba olio birjina 2 tipulin handi, pikatuak 2 baratxuri ale, xehatuak 500 g arroz, ale biribilekoa 2 baso ardo zuri 1,3 …