Otarrainxka tartarea
- Errezeta
- Bidali iruzkina
Otarrainxka tartarea –
Osagaiak
- kg otarrainxka gordin, zurituak eta labanaz dado txikitan moztuak
- 2 abokat heldu, dadotan moztua
- Tipulin bat, pikatua eta ondoren uretan garbitua (iragazkian ongi xukatua)
- Perrexila, pikatua
- Tipulin-belarra, pikatua
- Pixar bat ziape
- 2 arrautza gorringo egosi
- Pixar bat soja saltsa
- Pixar bat worcestershire saltsa
- Zorrotada on bat oliba olio birjina
- Limoi bat, zukutua
- Koilaratxokada bat maionesa
- Gatza eta piperbeltz eho berria
…
Errezeta
Gopor batean jarri eta oparo gatz-pipertuko ditugu otarrainxkak. Gainerako osagaiak erantsi eta koilara batzuen bitartez nahasiko ditugu, ari eta ari, tartare krematsu bezain mamitsu bat lortu arte. Gatz-puntua zuzenduko dugu, hala behar badu.