Menua

Oilasko paparrak urdaiazpiko eta gaztarekin

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • 8 oilasko papar xerra, liburu gisa irekiak, bete ahal izateko
  • 8 urdaiazpiko xerra, egosia edo iberikoa, aurrekontuaren arabera
  • 8 gazta xerra fin, gazta koipetsua, urtzeko modukoa
  • Oliba olioa
  • 4 baratxuri ale, zanpatuak
  • Irina eta arrautza joa
  • Gatza

*Lau pertsonentzat

Errezeta

Mahai baten gainean gatza emango diegu oilasko papar irekiei. Urdaiazpiko xerra bat ipiniko dugu paparraren erdian, eta gazta xerra bat jarriko dugu haren gainean. Itxi egingo dugu paparra ondoren, ondo itxi ere, urdaiazpiko eta gazta betegarria barruan gera dadin. Gatza emango diogu paparrari kanpoaldetik.

Padera batean sutan jarriko ditugu baratxuri aleak eta behatz bat olio, paparrak frijitzeko. Su eztian berotzen utziko dugu olioa, baratxuri zaporea har dezan, eta pixkana-pixkana bizitu egingo dugu sua oso bero egon arte. Atera egingo ditugu baratxuriak eta olio horretan frijituko ditugu aurrez irin eta arrautzatan pasa ditugun paparrak, ongi txigor gera daitezen arte. Ondoren xukatu egingo ditugu paparrak.

Gernikako piper berde ugarirekin edo entsalada berdearekin aterako ditugu mahaira. Horrez gainera patata frijituak jartzen badizkiegu, aupa erreala. Paparrak arrautzatan busti baino lehen baratxuri xehatu pixka bat eta perrexil xehatu ugari eransten badizkiogu arrautzari, are zapore gozoagoa izango dute paparrek frijitu ondoren.

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Oilasko enpanadatxoak

Oilasko enpanadatxoak

Oilasko enpanadatxoak –  Osagaiak 20 disko ore, enpanadatxoak egiteko Tipulin bat, pikatua 3 baratxuri ale, pikatuak 3 koilarakada oliba olio 600 g oilasko haragi, txikitua 15 koilarakada tomate saltsa Perrexil xehatua Arrautza, joa Oilasko enpanadatxoak …

sukaldean-fondo0

Oilasko papurtua parmentier eran

Osagaiak Oilasko mardul bat edo bi ertain, garbi Azenario bat, xerratan Porru bat, xerratan Baratxuri-buru bat Tipula bat, zatitua Litro erdia ardo beltz Ura Pastilla bat haragi-salda 5 tipulin eder, pikatuak Eskukada bat barrengorri, pikatuak …

Oilasko errea

Oilasko errea baratxuriarekin

Oilasko errea baratxuriarekin –  Osagaiak 2 oilasko eder, erretzeko prestatuak, garbiak 2 baratxuri-buru Gatza eta piperbeltza, eho berria 2 baso ur Oilasko errea baratxuriarekin Errezeta Labeko erretilu handi batean jarriko ditugu barreiaturik baratxuri aleak, oilaskoak …

sukaldean-fondo0

Oilasko hegal konfitatuak

Osagaiak 32 oilasko hegal, junturatik bitan moztuak Litro erdia oliba olio Litro erdia ur Oilo salda kontzentratua, pastilla bat 10 baratxuri ale 100 g hirugihar ketu, dadotan *Lau pertsonentzat Errezeta Kazola zabal bat sutan jarri …

OILASKO HEGAL FRIJITUAK C.Nebraska

Oilasko hegal frijituak

Oilasko hegal frijituak Osagaiak 32 oilasko hegal, bitan zatituak, giltzaduratik, harakinak egin dezala lan hori Limoi zukua Perrexil xehatua Eztia, pittin bat 4 baratxuri ale, zanpatuak Soja saltsa, pittin bat Irina eta gatza 4 baratxuri …