Menua

Oilasko paparrak urdaiazpiko eta gaztarekin

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • 8 oilasko papar xerra, liburu gisa irekiak, bete ahal izateko
  • 8 urdaiazpiko xerra, egosia edo iberikoa, aurrekontuaren arabera
  • 8 gazta xerra fin, gazta koipetsua, urtzeko modukoa
  • Oliba olioa
  • 4 baratxuri ale, zanpatuak
  • Irina eta arrautza joa
  • Gatza

*Lau pertsonentzat

Errezeta

Mahai baten gainean gatza emango diegu oilasko papar irekiei. Urdaiazpiko xerra bat ipiniko dugu paparraren erdian, eta gazta xerra bat jarriko dugu haren gainean. Itxi egingo dugu paparra ondoren, ondo itxi ere, urdaiazpiko eta gazta betegarria barruan gera dadin. Gatza emango diogu paparrari kanpoaldetik.

Padera batean sutan jarriko ditugu baratxuri aleak eta behatz bat olio, paparrak frijitzeko. Su eztian berotzen utziko dugu olioa, baratxuri zaporea har dezan, eta pixkana-pixkana bizitu egingo dugu sua oso bero egon arte. Atera egingo ditugu baratxuriak eta olio horretan frijituko ditugu aurrez irin eta arrautzatan pasa ditugun paparrak, ongi txigor gera daitezen arte. Ondoren xukatu egingo ditugu paparrak.

Gernikako piper berde ugarirekin edo entsalada berdearekin aterako ditugu mahaira. Horrez gainera patata frijituak jartzen badizkiegu, aupa erreala. Paparrak arrautzatan busti baino lehen baratxuri xehatu pixka bat eta perrexil xehatu ugari eransten badizkiogu arrautzari, are zapore gozoagoa izango dute paparrek frijitu ondoren.

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Oilasko hegalak labean Javiren eran

Osagaiak Kg bat oilasko hegal, muturrak moztuak 3 patata ertain, zurituak eta xerratan moztuak 2 tipulin ertain, pikatuak Gatza, piperbeltza eta muskat intxaurra Xorta bat ardo zuri Oliba olioa *Lau pertsonentzat Errezeta Labe-erretilu batean oliba …

Oilaskoa euskal eran

Oilaskoa euskal eran

Oilaskoa euskal eran –  Osagaiak 1 Oilasko, zati ederretan 1 Piper morro gorri 1 Piper morro berde 1 Tipula 1 Tomate eder ala bi ertain 1/2 baso olio Gatza Piper hautsa Belarrak (aukeran) Piper mina, …

Oilasko enpanadatxoak

Oilasko enpanadatxoak

Oilasko enpanadatxoak –  Osagaiak 20 disko ore, enpanadatxoak egiteko Tipulin bat, pikatua 3 baratxuri ale, pikatuak 3 koilarakada oliba olio 600 g oilasko haragi, txikitua 15 koilarakada tomate saltsa Perrexil xehatua Arrautza, joa Oilasko enpanadatxoak …

Oilasko errea aranekin

Oilasko errea aranekin

Oilasko errea aranekin –  Osagaiak 2 oilasko eder, erretzeko prestatuak, garbiak 20 aran pasa, ederrak eta mamitsuak, hezurra kenduta Limoi azal bat Tipula Gatza eta piperbeltza, eho berria Baso bete ur Errezeta Labeko erretilu handi …

Oilasko errea

Oilasko errea baratxuriarekin

Oilasko errea baratxuriarekin –  Osagaiak 2 oilasko eder, erretzeko prestatuak, garbiak 2 baratxuri-buru Gatza eta piperbeltza, eho berria 2 baso ur Oilasko errea baratxuriarekin Errezeta Labeko erretilu handi batean jarriko ditugu barreiaturik baratxuri aleak, oilaskoak …