Menua

Oilasko papurtua parmentier eran

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • Oilasko mardul bat edo bi ertain, garbi
  • Azenario bat, xerratan
  • Porru bat, xerratan
  • Baratxuri-buru bat
  • Tipula bat, zatitua
  • Litro erdia ardo beltz
  • Ura
  • Pastilla bat haragi-salda
  • 5 tipulin eder, pikatuak
  • Eskukada bat barrengorri, pikatuak
  • Perrexil xehatua
  • Oliba olioa
  • Litro laurdena tomate saltsa mamitsu
  • Kg bat patata pure
  • Gatza

*Lau pertsonentzat

Errezeta

8 edo 10 puskatan zatituko dugu oilaskoa, ahalik eta koipe gehiena erretiratuz. Gatza pixka bat emango dugu ondoren. Kazola zabal batean gorrituko ditugu puskak, alde guztietatik. Azenarioa, porrua, baratxuriak eta tipula erantsi, gai horiek guztiak biraka erabili eta ardo beltzaz, uraz eta salda pastillaz bustiko ditugu ondoren. Kazola estali eta 45 bat minutuan edukiko dugu egosten guztia. Epeltzen utziko dugu ondoren. Horrela maneaturiko haragia eskutan erabil dezakegun unean, hezurgabetu egingo ditugu puskak, betegarria egin ahal izateko. Iragazi eta koipea kenduko diogu saldari; sutan jarriko dugu ondoren, salda lodi bat lortu arte.

Beste kazola batean, olio pixar bat jarri eta tipulin pikatuak maneatuko ditugu, gatz pixka batez. Su eztian utziko ditugu izerditzen, xamur eta gorri gelditu arte. 45 bat minutu iragoko dira. Barrengorriak erantsi eta tipulinarekin batera salteatuko ditugu, 20 bat minutuan, gorritu arte. Gatz pixka bat eman eta oilasko haragia sartuko dugu ondoren, papurtua. Arestian urritu eta loditu dugun salda erantsiko dugu ondoren, eta egosten edukiko dugu guztia, zukua murriztu eta betegarria ongi goxa dadin. Gatz-puntua neurtu, zuzendu eta perrexila erantsiko dugu ondoren. Oso zaporetsu geratu behar du.

Labe-erretiluaren hondoan zabalduko dugu haragi egosi hezurgabea, eta tomate saltsaz estaliko dugu ondoren. Haren gainean zabalduko dugu patata purea, patata egosi, zuritu eta puregailuan pasa ondoren egina izango duguna. Eltze batean sartuko dugu patata-mami hori eta biraka eragiteari utzi gabe erantsiko dugu gurin hotza, xorta bat esnegain eta gatza. Trinko geratu behar du.

Purea ongi hedatu eta gero, zuzenean jarriko dugu labean gainerretzen, edo gazta birrindua gainetik hautseztatu ondoan sartuko dugu labean. Entsalada berde batekin zerbitzatu eta mendialditxo bat egin ondoren, sabel barruak egoki arintzeko.

 

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Oilasko errea

Oilasko errea baratxuriarekin

Oilasko errea baratxuriarekin –  Osagaiak 2 oilasko eder, erretzeko prestatuak, garbiak 2 baratxuri-buru Gatza eta piperbeltza, eho berria 2 baso ur Oilasko errea baratxuriarekin Errezeta Labeko erretilu handi batean jarriko ditugu barreiaturik baratxuri aleak, oilaskoak …

sukaldean-fondo0

Oilasko hegal konfitatuak

Osagaiak 32 oilasko hegal, junturatik bitan moztuak Litro erdia oliba olio Litro erdia ur Oilo salda kontzentratua, pastilla bat 10 baratxuri ale 100 g hirugihar ketu, dadotan *Lau pertsonentzat Errezeta Kazola zabal bat sutan jarri …

OILASKO HEGAL FRIJITUAK C.Nebraska

Oilasko hegal frijituak

Oilasko hegal frijituak Osagaiak 32 oilasko hegal, bitan zatituak, giltzaduratik, harakinak egin dezala lan hori Limoi zukua Perrexil xehatua Eztia, pittin bat 4 baratxuri ale, zanpatuak Soja saltsa, pittin bat Irina eta gatza 4 baratxuri …

arroza oilaskoarekin

Arroza oilaskoarekin

Arroza oilaskoarekin –  Osagaiak 4 koilarakada handi oliba olio birjina Oilasko garbi bat zati txikitan moztua Bi baratxuri ale, xehatuak Tipulin handi bat, pikatua Piper berde handi bat, pikatua Xorta bat baratxuri fresko, pikatuak 500 …

sukaldean-fondo0

Pasta soja-saltsa eta oilaskoarekin

Osagaiak 2 oilasko papar, zerrendatan moztuak Tipula bat, pikatua Piper berde bat, pikatua 2 porru, pikatuak Eskukada bat barrengorri, xerratan moztuak Oliba olioa 300 g pasta txinatar Zorrotada on bat soja saltsa Errezeta Padera batean, …