Menua

Pasta oilaskoarekin

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • 4 oilasko izter, hezurgabetuak eta dado txikitan moztuak
  • 2 baratxuri ale, txiki-txiki eginda
  • 6 koilarakada oliba olio
  • Perrexil xehatua
  • 600 g pasta, egosi berria, nahi dena (saltsa daramaten plater mota honetarako espagetiak edo tagliatelleak dira egokiak)
  • Gatza

Errezeta

Zartaginean 2 koilarakada olio jarri eta berotu dadila. Berotu eta gero, oilasko puska gazituak sartuko ditugu. Gorritu daitezela, baina sobera lehortu gabe. Oilasko puskak aterako ditugu. Gero gainerako olioa eta baratxuriak jarri zartaginean, gorritzeko. Su motelean frijitu daitezela, olioak haien zaporea bereganatu dezan. 5 bat minutu iraganik, pasta egosi berria eta xukatua gehitu, eta salteatu dadila pixka batean. Gero oilasko salteatu berria ere bai. Perrexila par-par bota gainetik eta zerbitzatu. Nahi izanez gero, tomate saltsa pixka bat edo esnegain likidoa nahas diezaiokegu pastari, edo oilaskoa ardo zuri edo brandy pixka batekin salteatu, baina hori gustu kontua da. Bakoitzak erabaki dezala.

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Pasta hirugiharrarekin

Pasta hirugiharrarekin

Pasta hirugiharrarekin –  Osagaiak Hirugihar ketua, 8 xerra, puskatan 2 baratxuri ale, txiki-txiki eginak 3 koilarakada oliba olio Perrexil xehatua 600 g pasta, egosi berria, nahi dena (saltsa daramaten plater mota honetarako espagetiak edo tagliatelleak …

oilasko zopa

Oilasko zopa

Oilasko zopa –  Osagaiak Oilasko bat, puska txikietan zatitua, barruki eta guzti, horiek ere pikatuak Tipulin bat Azenario bat 2 porru Xorta bat ardo zuri 4 koilarakada tomate saltsa 4 baratxuri ale Oliba olioa Eskukada …

pasta nola egosi

Pasta nola egosi

Pasta nola egosi Osagaiak Ura Gatza Errezeta Egosi aurretik axola handikoa da pasta mota ongi aukeratzea. Egosteko ez dute denbora bera behar pasta freskoak eta lehorrak, irin arruntaz egindakoak eta irin integralez egindakoak, edo espageti …

bieirak pastarekin

Bieirak pastarekin

Bieirak pastarekin Osagaiak 24 bieira, garbituak eta bi xerra loditan zatituak 2 baratxuri ale, pikatuak 6 koilarakada oliba olio Perrexil pikatua 600 g pasta, egosi berria, norberaren gustukoa (molde honetako jakietan egokiak dira espagetiak edo …

sukaldean-fondo0

Pasta gainerrea gaztarekin

Osagaiak 3 baratxuri ale, txiki-txiki eginda 4 koilarakada oliba olio Perrexil xehatua Esnegain likidoa, litro laurdena 600 g pasta, egosi berria, nahi dena (saltsa daramaten plater mota honetarako espagetiak edo tagliatelleak dira egokiak) Gazta koipetsu …