Indioilarra erreta
- Errezeta
- Bidali iruzkina
Indioilarra erreta –
Osagaiak
- Indioilar eder bat, garbia eta erretzeko prestatua, 2,2 kg ingurukoa
- Baratxuri-buru bat
- Gatza eta piperbeltza, eho berria
- 2 baso bete ur
Indioilarra erreta
Errezeta
Labe-erretilu batean ipiniko ditugu baratxuri aleak, barreiatuak, lepoa eta hegal-muturrak, hegaztia garbitzerakoan bereizi ditugunak, eta indioilarra, albo baten gainean. Urez garaztatuko dugu guztia. Labea 200ºko tenperaturan jarri eta hantxe edukiko dugu erretilua 35 bat minutuan. Haien ostean, labeko atea ireki, bere zukuaz garaztatu eta erretako alboaren gainean jarriko dugu i n d i o i l a r r a, horrela beste 35 bat minutu egin ditzan. Ondoren, labea ireki eta bere paparraren gainean jarriko dugu indioilarra, mokoz behera, eta beste 35 bat minutuan edukiko dugu jarrera horretan. Bere zukuan bustiko dugu berriro hegaztia. Azkenik, epe horren ondoren, mokoz gora jarriko dugu hegaztia, paparra gora beraz, eta erretzen utziko dugu, ongi gorritu arte. Beharko balitz, ur pixka bat erantsiko genuke hegaztia erre bitartean, lehor ez dadin. Heze egon behar du beti erretiluak.
Indioilarra_plater batean ipini eta aluminio-paperaz bilduko dugu ondoren. 15 minutuan edukiko dugu horrela, pausatzen. Hegaztia puskatzerakoan, 2 hankak eta bi paparrak bereiziko ditugu lehenik, eta bitan egingo ditugu ondoren puska horietako bakoitza, duten tamainagatik. Beraz, 8 puska bereiziko ditugu guztira. Erretilu bero batean banatuko ditugu, ogi txigortuen ondoan. Baratxuri erreen mamian busti ahal izango ditugu ogi txigor horiek.