Menua

Buia donostiako eran

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • 2 tipula, pikatuak
  • 2 tipulin, pikatuak
  • 3 porru, pikatuak
  • Gurina, zati bat
  • Oliba olioa
  • 600 g buia mami, egosia eta papurtua
  • Litro laurdena tomate saltsa
  • Gatza

Errezeta

Kazola batean xorta bat olio eta gurin erantsi eta su ertainean jarriko ditugu tipulak, tipulinak eta porruak gozatzen, gatz pixka batekin. Gorritzen hasi eta xamur gelditu arte edukiko ditugu kazolan, 40 bat minutu guztira.

Tomate saltsa gaineratuko dugu gero. Minutu batzuetan irakiten eduki eta buia kazolaratuko dugu ondoren. Ongi goza dadila barazki beroetan. Gatz-puntua zuzenduko dugu.

Buia-oskolak beteko ditugu ore horretaz, hori da ohikoena, baina portzelanazko goporretan ere sartu ahal izango ditugu, labeko berotasunean hausteko arriskurik ez badago. Ogi birrindu pixar bat eta gurina, dado batzuk, gainetik eman eta aurrez 200º-tan berotutako labean edukiko ditugu, 15 bat minutuan, oskolak edo goporrak, azal gorri, kraskatsu, zaporetsu bat egin arte.

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Buia papurtua maionesarekin

Osagaiak Kilo erdi buia egosi, papurtua, hotza eta ongi xukatua, jariorik izan ez dezan Maionesa saltsa Pixar bat ale-ziape Koilarakada bat tomate saltsa Tipulin bat, oso mehe pikatua Perrexila, xehatua Gatza Errezeta Gopor batean ipiniko …

Buia edo txangurru kroketak

Buia edo txangurru kroketak

Buia kroketak Osagaiak 2 baratxuri ale, pikatuak Tipulin bat, pikatua Piper berde bat, pikatua Kg erdia txangurru, Donostiako eran maneatua eta oso murriztua, saldatsu ez egoteko Baso erdia Xerez 1,5 l Esne 125 g esnegain …

Buia egosteko era

Buia egosteko era

Buia egosteko era –  Osagaiak Itsasoko ura edo ura eta gatza Buia Errezeta Bitxia da animalia honen izenarekin gertatzen dena. Euskaraz argi dago zer den buia eta zer txangurru. Bestela esanda, txangurrua armiarma da (centollo) …