Ziazerbak kreman mahaspasa eta pinaziekin
- Errezeta
- Bidali iruzkina
- Antzeko errezetak
Ziazerbak kreman mahaspasa eta pinaziekin –
Osagaiak
- Kg bat ziazerba fresko
- Tipulin bat, pikatua
- 2 baratxuri ale, xehatuak
- 5 koilarakada oliba olio
- Litro laurdena esnegain urtu
- 4 koilarakada mahaspasa uretan beratuak
- 4 koilarakada pinazi txigortu
- Piperbeltza, eho berria
- Gatza
Ziazerbak kreman mahaspasa eta pinaziekin
Errezeta
Ziazerbak garbituko ditugu lehenik. Harraskan sartuko ditugu, tanta batzuk ehe edo ozpina izango dituen ur hotzean. Eskuz nahasi eta minutu batzuetan edukiko ditugu gozatzen, zikina hondora dadin. Kontu handiz xukatuko ditugu. Ur zikina bota eta ur hotz ugari garbian edukiko ditugu ziazerbak berriro, ongi garbitzeko. Zurtoina moztu eta hostoak zeharkatzen dituen hari lodia kenduko diegu luzera osoan zehar. Banan-banan jokatuko dugu horrela. Txikiak direnean, ez zaie ziazerbei zurtoina kendu behar, gogorrei bakarrik.
Ziazerbak garbitzen ari garen bitartean, olioa jarriko dugu ziazerba guztiak hartuko dituen kazola batean eta su eztian edukiko ditugu hartan eztitzen tipulina eta baratxuriak, pikatuak, gatz pixka batekin. Ezti-ezti utziko ditugu gaiak egiten, kazolari etengabe eraginez eta gaiei kolorea hartzen utzi gabe. 15 bat minutuan jardungo dugu horrela.
Ondoren, sua bizitu eta gordinik erantsiko ditugu ziazerbak, birak etengabe emanez, eta tapa batez estaliz. Bolumen hori murriztuz joango da arian-arian eta gero eta urriagoa izango da, halaber, ziazerben zukua. Beste 15 minutu emango ditugu horrela. Epe horren ostean, tapa erretiratu, esnegaina, mahaspasak eta pinaziak erantsi eta dena egiten utziko dugu itxura krematsua hartu arte. Gatz pixka bat emango dugu. Ziazerbak eginik daudenean ikustean, hau da, urtsu ez baizik eta krematsu daudela ikusi orduko, zimiko bat piperbeltz erantsi eta jateko prest edukiko ditugu.
Ziazerbak kreman mahaspasa eta pinaziekin
Ziazerbak hirugiharrarekin salteatuak
Ziazerbak hirugiharrarekin salteatuak – Osagaiak Kg bat ziazerba fresko 5 baratxuri ale, xerratan moztuak Hirugihar ketua, zerrenda finetan moztua 4 koilarakada oliba olio Piperbeltza, eho berria Gatza Ziazerbak hirugiharrarekin salteatuak Errezeta Ziazerbak garbituko ditugu lehenik. …
Patata xerrak, gurin, mahaspasa eta mendarekin
Osagaiak Patata ertain zurituak eta zentrimetro erdiko xerratan zatituak, 800 g Mahaspasa mamitsu eta zukutsuak, eskutada bat Litro erdi bat ur Salda-kontzentratuaren pastilla baten zimiko bat 150 g gurin Menda hostoak, eskutadatxo bat Gatza Errezeta …
Bakailao eta mahaspasa enpanada
Osagaiak Kg bat irin Ura, litro erdia inguru 800 g gurin 4 tipulin handi, zerrendatan moztuak dl erdia oliba olio Ximiko bat piperrauts gozo 2 baratxuri-ale, pikatuak 2 koilarakada bete perrexil xehatu Gatza 750 g …
Sagar tarta mahaspasekin
Sagar tarta mahaspasekin – Osagaiak Tarta molde bat, labean berotutako masa hautsi fin-finaz estalia, hotza 6 sagar, zurituak, dadotan moztuak Korintoko mahaspasak, eskutada bat (sobera lehor baleude, zenbait orduz eduki beratzen Calvados-etan) Zurrusta bat Calvados …
Ziazerba lasagna
Ziazerba lasagna Osagaiak Lasagnarako pasta, pakete bat (aldez aurretik egosi behar ez dena erostea hobe) 2 tipulin, txiki-txiki eginak 3 baratxuri ale, txikituak 5 koilarakada oliba olio Haragi pikatua, kilo erdia (txerrikia, behikia edo txahalkia, …