Menua

Ziazerba lasagna

  • ziazerba lasagna
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Ziazerba lasagna

Osagaiak

  • Lasagnarako pasta, pakete bat (aldez aurretik egosi behar ez dena erostea hobe)
  • 2 tipulin, txiki-txiki eginak
  • 3 baratxuri ale, txikituak
  • 5 koilarakada oliba olio
  • Haragi pikatua, kilo erdia (txerrikia, behikia edo txahalkia, gizena ere baduena xamurragoa izan dadin)
  • Ziazerba garbiak, zuztar gogorra kenduta, kilo bat
  • Tomate saltsa, litro laurdena
  • Bexamel saltsa, litro erdia
  • Perrexil xehatua
  • Gazta arraspatua (koipetsua)

Errezeta

Zartagin zabal batean olioa jarriko dugu eta bertan baratxuri aleak, gatz pixka bat eta tipulina gehituko ditugu. Su ezti-eztian jarriko dugu. Barazkia pixkana-pixkana frijitu dadila, 20 bat minutuan. Denbora hori iraganik, sua bizitu eta haragi xehatua gehitu. Dagoela haragia frijitzen, beste 20 minutuz, zurezko zaliarekin eragiteari utzi gabe, haragi pikatua suelto gelditu dadin, ez ore bat egina. Orduan ziazerbak gehitu eta egin daitezela beste 10 bat minutuz, beren zukua atera eta gero lurruntzen den arte. Gazitu eta tomate saltsa gehitu. Saltsa pixka bat loditu dadila, haragia eta barazkia melenga gelditzeko. Perrexila erantsi eta geroko gorde dena.

Labean sartzeko moduko erretilu sakon batean, bexamel geruza bat jarriko dugu eta gainean lasagnarako pasta xaflak zabalduko ditugu. Haragi frijituaren eta ziazerben parte batekin estaliko dugu dena, gero berriz bexamel geruza bat eta gazta arraspatuarekin kapa lodi bat par-par botea. Horrelaxe egingo dugu, kapaka, osagaiak bukatzen zaizkigun arte. Axola handikoa da lasagnarako pasta beti bexamela ukituz egotea. Bukaera honela: lasagna, bexamela eta gazta arraspatua par-par botea.

Erretilua labean sartuko dugu, aluminiozko paperarekin estalita, eta dagoela berotan 200 graduan, 30 minutuz gutxienez. Azkeneko 10 minutuetan, papera kendu, gazta gainerreta gelditu dadin, geruza gorri goxo-goxoa eginda.

Garrantzitsua da labean pasatutako denbora hori guztia, barreneko lasagna xaflak egos daitezen, xamur gelditu daitezen. Mota horretako pasta erabiliz gero, ez dugu izango aurretik egosi beharrik, lan nekeza baita benetan.

Lasagna erabat barazkiekin egin nahi badugu, hau da, haragirik gabe, orduan ziazerbak bi kilo izan daitezela. Horrela betegarri guztia barazkia izango da.

Ziazerba lasagna

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ziazerbak baratxuri eta piperrautsarekin

Ziazerbak baratxuri eta piperrautsarekin salteatuak

Ziazerbak baratxuri eta piperrautsarekin salteatuak –  Osagaiak Kg bat ziazerba fresko 5 baratxuri ale, xerratan moztuak Koilarakada bat piperrauts gozo 6 koilarakada oliba olio Piperrautsa, eho berria Gatza Ziazerbak baratxuri eta piperrautsarekin salteatuak Errezeta Ziazerbak …

Pasta-albahaka-pestoarekin

Pasta perrexil-pestoarekin

Pasta perrexil-pestoarekin –  Osagaiak 600 g pasta, egosi berria, nahi dena (saltsa daramaten plater mota honetarako espagetiak, tagliatelleak edo makarroiak dira egokiak, baita gnocchi goxo batzuk ere) Perrexilezko pestoa, 10 koilarakada Gatza … Errezeta Pasta …

sukaldean-fondo0

Makarroi gainerreak

Osagaiak Kg erdia makarroi lodi 50 cl esne 100 cl esnegain urtu 200 g Gruyère, birrindua Gatza eta piperbeltz eho berria *Lau pertsonentzat Errezeta Ur ugaritan egosiko ditugu makarroiak bezperan, gatza eman ondoren. 5 bat …

sukaldean-fondo0

Pasta salteatua, baratxuri, perrexil eta karrakelekin

sagaiak 6 baratxuri ale, xaflatan moztuak 8 koilarakada oliba olio Perrexil pikatua Kg bat karrakela edo magurio, egosiak eta oskoletik orratz batez atereak 600 g pasta, egosia berria, norberaren gustukoa (molde honetako jakietan egokiak dira …

Pasta carbonara

Pasta carbonara

Pasta carbonara –   Osagaiak Hirugihar ketua, 8 xerra, puskatan Litro erdia esnegain likido 2 baratxuri ale, txiki-txiki eginak Koilarakada bat oliba olio 2 arrautza, joak Perrexil xehatua 700 g pasta, egosi berria, nahi dena (saltsa …