Menua

Gari-zainzuriak arrautza irakinarekin

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • 36 gari-zainzuri, modu naturalean egosiak, edo kontserbakoak
  • 8 arrautza oso fresko
  • 2 dezilitro sagardo-ozpin
  • 2 litro ur
  • Oliba olio birjina, 4 koilarakada handi
  • Gatza

*Lau pertsonentzat

Errezeta

Eltze bat hartu, ahal dela altua eta estua izan dadila. Ura irakiten jarri, gatzik eman gabe. Borborka hasten den momentuan, sagardo-ozpina bota, zorrotada eder bat. Orduantxe baretuko da borborra. Sua motelxeago jarriko dugu, inoiz ez dezan indar handiz irakin. Arrautza azala hautsi eta katilu txikitan utzi, arrautza bat katilu bakoitzean. Katilu edo basotik zuzenean isuri, irristan, uretara. Arrautzak binaka egingo ditugu, gutxi gorabehera minutu bakar batez edukiz ur irakinetan. Kontu handiz emango diegu buelta ur barrenean, eta minutua pasatuta bitsaderarekin aterako ditugu uretatik terreina txiki batera pasatzeko. Terreina horretan, aldez aurretik, ur garbi hotza jarriko dugu, gatz pixka batekin (zopa-koilarakada bat litroko). Horrela, egostea moztuko dugu, gorringoak mamitu ez daitezen, eta egosteko urak zuringoari eman dion ozpin gustua kentzeko.

Hori dena aurretik egin genezake, eta, horrela, zerbitzatzeko moduan, segundo batzuez ur irakinetan edo mikrouhinen labean tenperatura baxuan berotu bat eman, beste lanik ez genuke izango.

Zainzuriak pixka bat xukatu, egosi berriak baldin badira, edo kontserba-latatik atera plateretara edo erretilu batera. Latakoak direnean, mikrouhinen labean epelduko ditugu, ez bere tenperatura altuenean.

Tenperatura egokia behar dute zainzuriek, ez daitezela beroegi egon, ez hondatzeko. Zainzurien gainean, ur irakinetan egindako arrautza beroak jarri. Gatz ale batzuk botako dizkiegu gainetik eta oliba olio gordina isuri, 3 koilarakada.

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Maionesa

Maionesa

Maionesa –  Osagaiak Oliba olioa, litro erdia inguru 4 arrautza gorringo 3 koilarakada sagardo-ozpin Gatza, ximiko bat Errezeta Munduko saltsa hotz zabalduena da maionesa. Jaki askoren komodina da eta aurpegia alaitzen die itsaskiei, entsaladei, barazki …

zainzuria-arraultzekin-2

Zainzuriak arrautza irakinekin

Zainzuriak arrautza irakinekin Osagaiak 24 zainzuri lodi zuri, egosiak edo bestela kontserba onekoak 8 arrautza, oso freskoak 2 dl sagardo-ozpin 2 litro ur 4 koilarakada handi oliba olio birjina Gatza Errezeta Kazola batean (altua eta …

zainzuri zopa

Zainzuri zopa

Zainzuri zopa Osagaiak Litro erdia salda edo ura Kg erdia zainzuri, zurituak eta alde gogorrak kenduak, finki moztuak 12 koilarakada esnegain urtu 2 arrautza gorringo azukrea, zimiko bat gatza, zimiko bat Errezeta Ur ugari jarriko …

Arrautza frijituak

Arrautza frijituak

Arrautza frijituak Baten batek “besterik ez bada, arrautza frijituk egongo dira” mezprezuz bezala esaten duen bakoitzean, zeru eta infernuetako arima noble guztiak jartzen dira dantzan. Zer dela eta gutxiespen hori? Txanpon txiki bat eskatutakoan, “ez …

sukaldean-fondo0

Gari-zainzuriak beren horretan

Osagaiak Gari-zainzuri freskoak, 2 sorta Ura eta gatza *Lau pertsonentzat Errezeta Zainzuriei beheko alde gogor eta lurtsua kenduko diegu. Horretarako, behe-behetik tolestu zainzuria eskuekin. Zainzuria alde zati ez hain gogorretik hauts dadin lortuko dugu. Gero …