Menua

Gari-zainzuriak beren horretan

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • Gari-zainzuri freskoak, 2 sorta
  • Ura eta gatza

*Lau pertsonentzat

Errezeta

Zainzuriei beheko alde gogor eta lurtsua kenduko diegu. Horretarako, behe-behetik tolestu zainzuria eskuekin. Zainzuria alde zati ez hain gogorretik hauts dadin lortuko dugu. Gero zuritu. Hagitz lodiak baldin badira, bitan moztu luzetara. Ur asko jarri irakiten, gatz pixka batekin (batzuek ur honi baratxuri ale zuritu batzuk, olio pixka bat eta azukre zimiko bat gehitzen dizkiote) eta zainzurituak uretara sartu. Solteak botatzen ahal ditugu uretara, edo sortatan lotuak, ez barreiatzeko eta gero, egositakoan, errazago ateratzeko.

8 bat minutuz edukiko ditugu su motelean, ura bor-bor dagoela, eta labana baten ahoarekin ziztatuz begiratuko dugu egosita dauden ala ez.

Epel daudela jarriko ditugu erretilu batean eta maionesa saltsarekin jango ditugu, edo besterik gabe oliba olio birjinarekin.

Batzuen ohitura zera da: kontserba-lantegietan bezala, zainzuriak sortatan lotuta, muturrak gora begira daudela egostea, hau da, zainzuriak zutik, eltze luze eta estu batean. Horrela ongi egosita geldituko dira zuztarrak, eta muturrak tenteago. Horretarako lege bakarra muturrak urez estali gabe uztea da, hau da, zentimetro batzuk ur gainetik gera daitezela.

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Gari-zainzuriak tenpuran

Osagaiak Gari-zainzuriak, sorta handi bat 150 g irin Litro laurden bat ur Azukre pixka bat Okindegiko legamia prentsatua, 15 g Koilarakada erdi bat gatz Oliba olioa edo frijitzeko ekilore olioa Errezeta Irina, gatza, azukrea eta …

sukaldean-fondo0

Gari-zainzuriak salteatuta

Osagaiak Gari-zainzuriak, 2 sorta 2 koilarakada oliba olio Gatza Errezeta Zainzuriei beheko alde gogor eta lurtsua kenduko diegu. Horretarako, behe-behetik tolestu zainzuria eskuekin. Zainzuria alde zati ez hain gogorretik hauts dadin lortuko dugu. Gero zuritu. …

zainzuri salteatuak

Zainzuri salteatuak

Zainzuri salteatuak Osagaiak Zainzuri zuriak, 2 sorta Koilarakada bat oliba olio Gatza Errezeta Zainzuriei beheko alde gogor eta lurtsua kenduko diegu. Horretarako, behe-behetik tolestu zainzuria eskuekin. Zainzuria alde zati ez hain gogorretik hauts dadin lortuko …

zainzuri tortila

Zainzuri tortila

Zainzuri tortila Osagaiak Sorta bat zainzuri 3 koilarakada oliba olio 8 arrautza, joak eta gatza emanak Gatza Errezeta Alde gogorra eta lurtsua kenduko diegu zainzuriei. Zuritu. Muturra bereizi, 2 bat zm, eta xerra finetan moztuko …

zainzuri zopa

Zainzuri zopa

Zainzuri zopa Osagaiak Litro erdia salda edo ura Kg erdia zainzuri, zurituak eta alde gogorrak kenduak, finki moztuak 12 koilarakada esnegain urtu 2 arrautza gorringo azukrea, zimiko bat gatza, zimiko bat Errezeta Ur ugari jarriko …