Menua

Eltzekaria nola egin

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • Porru bat
  • 2 azenario
  • Arbi bat
  • Tipula bat, iltze usaintsu bat ziztaturik duela
  • Baratxuri-buru bat
  • 10 koilarakada oliba olio
  • 2 hanka hezur eta 2 belaun hezur
  • 200 g txerri saiheski
  • 200 g txerri urdai
  • Kg bat behi zankar
  • Oilo laurden bat
  • Txorizo fresko bat
  • Eskukada bat perrexil
  • 200 g txitxirio edo garbantzu, bezperatik beratzen jarriak
  • 2 patata, zati handi xamarretan moztuak
  • Eskukada bat fideo
  • Gatza

Errezeta

Barazkiak eta haragia garbituko ditugu. Sare batean sartuko ditugu txitxirioak, barreia ez daitezen. Eltze zabal batean sartuko ditugu osagai guztiak (txorizoa eta patatak izan ezik); urez estali eta olioa gaineratuko dugu. Hiruzpalau orduz edukiko dugu eltzekoa su ertainean egosten, aparra aldiro-aldiro atereaz. Irakinean egongo da etengabe; bestela, gogortu egingo zaigu txitxirio. Bukatu baino ordu erdia lehenago sartuko ditugu txorizoa eta patata puskak.

Hiru iraulitan zerbitzatuko ditugu gaiak. Zopa joango da aurren (saldari koipea erretiratu eta hartan egingo ditugu fideoak); txitxirioak joango dira hurren, eta haiekin batean barazkiak, patatak, txorizoa, hezur muindunak, txerri saiheskia eta urdaia (zatitu egingo dugu hau guztia, lekalearekin aurkezteko), eta haragia aurkeztuko dugu hurren, piperrada edo tomate saltsarekin.

Zankarra izaten da haragi erabiliena, baina beste batzuk ere bidera daitezke haren ordez (gomendatzekoak dira bereziki isatsa eta matrailak). Haren zaporeari emango zaion garrantziaren arabera sartuko dugu haragia lehenago edo geroago: nahiago badugu eltzekariak haren zaporea izan dezan, barazkiekin batera sartuko dugu, ur hotzean (txitxirioak, ura irakitean); mamitsu egotea nahiago badugu, eltzekoa ia irakitan dagoela sartuko dugu. Irakin arinean egosiko dugu etengabe eltzekoa.

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Brokoli egosia patata eta baratxuriarekin

Osagaiak Brokoli eder bat edo bi ertain 4 patata ertain, zurituak 4 baratxuri ale, xerratan moztuak 8 koilarakada oliba olio Gatza Errezeta Eltze batean, ur ugari jarriko dugu irakiten, gatz pixka batekin. Hosto berdeak kendu …

sukaldean-fondo0

Patata barrubeteak

Osagaiak Kg bat patata ertain Tipulin bat, pikatua Piper berde bat, pikatua Alberjinia bat Ximiko bat tomate saltsa Kg erdia haragi xehatu (txahal, behia eta txerria, gizenarekin, mamitsuagoa izan dadin) Oliba olioa Irina, arrautza joa …

sukaldean-fondo0

Porrusalda kuiarekin

Osagaiak Porruak, kg erdia Azenario bat Kuia puska bat 5 patata eder Litro bat ur Haragi-salda pastilla bat 3 koilarakada oliba olio birjina *Lau pertsonentzat Errezeta Zuritu eta mehe zatituko ditugu porruak, azenarioak eta kuia. …

Patatak labean gurin eta baratxuriarekin

Patatak labean gurin eta baratxuriarekin

Osagaiak 10 patata handi Oliba olio pittin bat 2 baratxuri-buru, azal eta guzti ezkai adaxka 1 150 g gurin Gatza Errezeta Patatak zuritu eta zati loditan moztu, luzetara. Patata bakoitza gutxi gorabehera, lodieraren arabera, 8 …

PATATA FRIJITUAK

Patata frijituak

Patata frijituak –  Osagaiak Kilo bat patata Oliba olioa Gatza Errezeta Patatak zuritu eta xerra edo zati loditan moztu, nahi dugun bezala. Uretan ongi garbitu, almidoia kentzeko. Lehortu. Zartagin handi batean bizpahiru hazbete olio jarri, …