Menua

Patata frijituak

  • PATATA FRIJITUAK
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Patata frijituak – 

Osagaiak

  • Kilo bat patata
  • Oliba olioa
  • Gatza

Errezeta

Patatak zuritu eta xerra edo zati loditan moztu, nahi dugun bezala. Uretan ongi garbitu, almidoia kentzeko. Lehortu.

Zartagin handi batean bizpahiru hazbete olio jarri, eta su eztian paratu. Patatak olio hotzera bota eta ezari-ezarian egiten utzi koipe horretan. Kontu handia eduki behar da ez ukitzen –ez puskatzeko- han egiten ari diren bitartean, eta oliotan ia erabat sarturik egotea. Horrela egon behar dute 15 bat minutuz. Hortik aurrera bizitu sua beldurrik gabe, baina pixkana, frijitzen hasten direla nabaritu arte, alegia patatak gorritzen hasten direla eta olioari kea dariola eta burbuilaka hasten den arte. Handik minutu batzuetara, bitsadera edo sardexka batez buelta emateko aukera izango dugu, alde guztietatik gorritzeko.

Hori gertatu denean, xukatu, gatza eman eta jan. Hasieratik baratxuri alea zuritu gabe batzuk jartzen baditugu oliotan, gustu hobea izango dute.

Patata frijituak

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Legatz hegalak saltsa berdean patatekin

Osagaiak Kg bat legatz hegal fresko, garbi eta azalik eta mintz beltzik gabe 10 koilarakada oliba olio Baso erdi bat ardo zuri Arrain salda edo ura 2 baratxuri xister, pikatuak Perrexil xehatua Kg laurden patata …

sukaldean-fondo0

Karrakela eta patata entsalada

Osagaiak Kg bat patata, uretan egosiak eta zurituak Kg bat karrakela edo magurio, egosiak eta oskoletik orratz batez atereak 2 tipulin, xafla oso mehetan moztuak Oliba olio birjina Xorta bat limoi zuku Perrexil pikatua Gatza …

Patata tortilla

Patata tortilla

Patata tortilla –  Osagaiak 2 dl oliba olio 200 g tipulin, pikatua 100 g piper berde, pikatua baratxuri ale bat, pikatua 800 g patata, zurituak eta dadotan moztuak 8/9 arrautza fresko Gatza Errezeta Padera zabal …

sukaldean-fondo0

Patata purea gurinarekin

Osagaiak Kg bat patata, egosia 600 g gurin hotz Esnea, baso erdi handi bat Esnegain urtua, baso erdia Gatza Errezeta Ur ugaritan egosiko dugu patata su eztian, garbi eta zuritu gabe, labana ziztatu eta xamur …

Patatak saltsa berdean

Patatak saltsa berdean

Patatak saltsa berdean –  Osagaiak 4 koilarakada oliba olio Tipulin txiki bat, xehatua 4 baratxuri ale Kilo bat patata Ardo zuria, baxoerdi bat Arrain salda edo ura Perrexil txikitua Gatza Patatak saltsa berdean Errezeta Kazola …