Menua

Patatak labean gurin eta baratxuriarekin

  • Patatak labean gurin eta baratxuriarekin
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • 10 patata handi
  • Oliba olio pittin bat
  • 2 baratxuri-buru, azal eta guzti
  • ezkai adaxka 1
  • 150 g gurin
  • Gatza

Errezeta

Patatak zuritu eta zati loditan moztu, luzetara. Patata bakoitza gutxi gorabehera, lodieraren arabera, 8 zati egingo dugu. Uretan pasa almidoia kentzeko, eta lehortu. Zartagin ongi berotu batean, oliba olio pittin bat jarri eta su bizi-bizian salteatu, kolorea emateko justu-justu, gero labean egiteko baitira. Ongi gorritu, baina barnetik gogor daudelarik, laberako moduko erretilu batean jarriko ditugu; gatza eman eta gainetik bota bi baratxuri-buruen aleak, azal eta guzti, ezkai adaxka eta gurina dadotan. Kontuan hartu beharrekoa da patata guztiek ukitu behar dutela erretiluaren hondoa; ez daitezela elkarren gainka egon, ongi erre daitezen.

30 minutuz labean eduki 200 graduan, erdi eginik daudenean koipeaz busti, koilara bat erabiliz. Erretiratu, epeltzen utzi, eta erreki baten hornigai gisa jan, esate baterako. Sutatik ateratakoan, nahi izanez gero, perrexila ere badago gehitzea, gehiegi txikitu gabe.

Epeltzen utzi, errekiaren gurina xurgatu eta olio-puntu bat izan dezaten. Labean sartu dugun erretilu bera erabil dezakegu zerbitzatzeko, aurretik baratxuri erreen mamia bildu eta hornigaiari erantsirik.

Patatak labean gurin eta baratxuriarekin

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Patata salteatuak

Osagaiak Patata ertainak, kilo bat 2 baratxuri ale, xehatuak 6 koilarakada oliba olio Gurin puska txiki bat Gatza Errezeta Patatak zuritu eta cm bat lodiko xerrak egin. Uretan garbitu almidoia kentzeko eta ondo lehortu. Zartagin …

sukaldean-fondo0

Patata arranditsuak

Osagaiak Kilo bat patata, zurituak eta zentimetro bat lodiko xerratan moztuak 2 tipulin txiki 2 baratxuri ale Azafrai naturala, 4 izpi Perrexil hostoak, eskutada bat Baso bete ur Ardo zuria, baxoerdi bat Arrautza irabiatua eta …

VICHYSSOISE EmiYanez

Vichyssoise, porru eta patata zopa

Vichyssoise, porru eta patata zopa Osagaiak Patata zurituak eta xerra mehetan zatituak, kilo erdia 2 porruren alde zuria, garbituta eta patatak bezalatsu zatituta Gurin koilarakada eder bat Gatz zimiko bat Ura, litro 1/2 bat Esnegain …

sukaldean-fondo0

Patatak uretan ongi egosteko era

Osagaiak Zorrotada on bat oliba olio Zorrotada on bat ardo zuri Porru bat Tipulin erdia Hiruzpalau piperbeltz ale Apioa adaxka bat Gatz larria Errezeta Era hoberena da beren azalarekin egostea. Garbitu egingo ditugu lehenik, itsatsirik …

Patata eta tipula entsalada

Patata eta tipula entsalada

Patata eta tipula entsalada –  Osagaiak Patatak uretan egosiak eta zurituak, kilo bat 2 tipulin, zerrenda mehe-mehetan zatituak Oliba olio birjina, limoi zuku pitin bat Gatza eta piperbeltz eho berria Patata eta tipula entsalada Errezeta …