Menua

Patata barrubeteak

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • Kg bat patata ertain
  • Tipulin bat, pikatua
  • Piper berde bat, pikatua
  • Alberjinia bat
  • Ximiko bat tomate saltsa
  • Kg erdia haragi xehatu (txahal, behia eta txerria, gizenarekin, mamitsuagoa izan dadin)
  • Oliba olioa
  • Irina, arrautza joa eta ogi birrindua
  • Gatza

Errezeta

Uretan egosiko ditugu patatak, gatz pixka batekin. Xukatu eta egosi diren kazola berean utziko ditugu pausatzen, urik gabe eta tapaturik. Erre gabe erabili ahal izango ditugun unean zurituko ditugu. Puregailu batetik pasatuko dugu ondoren mamia.

Kazola batean olio pixar isuri eta hartan eztituko ditugu tipulina, piperra, alberjinia, dadotan moztua eta gatz pixka bat, guztia xamur eta azaletik gorrixka gelditu arte. 40 bat minutu su ertainean. Ondoren erantsiko dugu haragia. Gozatzen utziko dugu zurezko zaliari eragiteari utzi gabe. Gatza eman eta ximiko bat tomate saltsa gaineratuko dugu gero. Su eztian maneatuko dugu guztia, halako bolognesa moduko haragi-nahastura idorra lortu arte.

Patata portzio bat hartu eta zulo txiki bat itxuratuko dugu harekin: haragi-betegarriaz hornituriko koilarakada eder bat sartuko dugu haren barruan. Koilara atera eta patata mamiaz estaliko dugu zuloa, patatak berregiten ariko bagina bezala. Ongi itxiko dugu patata, betegarria gal ez dadin. Honela jokatuko dugu, patata-mamia eta betegarria ahitu arte.

Irin, arrautza eta ogi birrinduan pasa eta olio ugaritan frijituko ditugu patata-bolak. Saltsan ere presta ditzakegu edo arian-arian egosi, patata arranditsuen antzera, edo frijitu berri tomate saltsa baten ondoan aurkeztu.

Haragiari gibel kopuru txiki bat ed txerri hanka egosi pikatuak erants diezazkiokegu. Zaporetsuago egongo dira patatak.

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Txahal txuleta

Haragi zati handi bat nola erre

Haragi zati handi bat nola erre –  Osagaiak Oliba olioa Errezeta / Teknikak Haragi zati handi bat erretzeko garrantzitsua da beldurrik ez izatea, adorez jokatzea. Gizenak eta erretze prozesua oztopa dezaketen ehunak kentzeko eskatuko diogu …

sukaldean-fondo0

Zorroko patata purea nola konpondu

Osagaiak Zorroko patata purea Esnea Esnegaina Gatza Piperbeltza Errezeta Zorroko patata-pure bat konpontzeko, ez egin kasurik sekula paketean fabrikatzaileak dioenari, behin ere ez. Esaten duten ur kopuruaren ordez, esnea edo esnegain likidoa jarri, erdi eta …

sukaldean-fondo0

Tomateak okelaz beteta Carolaren eran

Osagaiak 8 tomate heldu, ertainak eta trinko-trinkoak, betetzeko 2 tipulin, xehatuak 3 baratxuri ale, xehatuak 4 koilarakada oliba olio Haragi xehatua, kilo bat (txerrikia, behikia edo txahalkia, gizenduna, lehorra izan ez dadin) Tomate saltsa, 10 …

Patata-erreak-gurin-eta-baratxuriekin

Patata erreak gurin eta baratxuriekin

Patata erreak gurin eta baratxuriekin –  Osagaiak 10 patata handi Xorta bat oliba olio 2 baratxuri-buru, zuritu gabe Ezkaia, adaxka bat 150 g gurin Gatza Errezeta Zuritu eta xerra loditan moztuko ditugu patatak, luzeran. 8 …

sukaldean-fondo0

Kuiatxoak haragiz beteta

Osagaiak Haragi gordin pikatua (txahalkia, behikia eta txerrikia), 750 g 4 kuiatxo handi 4 koilarakada oliba olio 4 koilarakada handi tomate saltsa Gatza *Lau pertsonentzat Errezeta Kuiatxoak garbitu eta lehortuko ditugu. Luzetara moztu bitan, eta …