Bakailaoa patata, azalore eta olio errearekin
- Errezeta
- Bidali iruzkina
- Antzeko errezetak
Bakailaoa patata, azalore eta olio errearekin –
Osagaiak
- 4 puska bakailao beratu eta lehor, 250 g bakoitzak
- Kg bat patata, erdi tamainakoak, zurituak eta xerra loditan moztuak
- Azalore bat
- 10 koilarakada oliba olio
- Tipulin bat, pikatua
- 3 baratxuri ale, osorik
- Koilarakada apal bat piperrauts
- Ura eta gatza
Bakailaoa patata, azalore eta olio errearekin
Errezeta
Kazola zabal batean ipiniko ditugu patatak eta azalorea; urez estali eta gatza emango dugu ondoren. Su eztian edukiko ditugu 20 bat minutuan egosten, xamur geratu arte. Sua itzali baino 5 minutu lehenago sartuko dugu bakailaoa, epe horretan irakitan egon dadin. Xukatu eta gero, erretilu batean jarriko dugu bakailaoa, eta azalorea eta patatak haren ondoan. Barazkiak egosi diren salda pixka bat, 10 koilarakada, gordeko dugu baratxuri-saltsarako.
Padera batean olioa, tipulina eta baratxuriak ipini ondoren, gatza eman eta su bizian edukiko ditugu barazkiak gutxienez 10 minutuan, gorritu eta xamur gelditu arte. Salda erantsi, erne zipriztinekin!, eta beste une batez edukiko dugu guztia irakiten. Padera sutatik atera eta piperrautsa erantsiko dugu. Baratxuri saltsa honetaz garaztatuko ditugu azalorea, bakailaoa eta patata egosiak. Mahairako prest edukiko dugu orduan bakailaoa.
Bakailaoa patata, azalore eta olio errearekin

Patata barrubeteak
Osagaiak Kg bat patata ertain Tipulin bat, pikatua Piper berde bat, pikatua Alberjinia bat Ximiko bat tomate saltsa Kg erdia haragi xehatu (txahal, behia eta txerria, gizenarekin, mamitsuagoa izan dadin) Oliba olioa Irina, arrautza joa …

Patata frijituak
Patata frijituak – Osagaiak Kilo bat patata Oliba olioa Gatza Errezeta Patatak zuritu eta xerra edo zati loditan moztu, nahi dugun bezala. Uretan ongi garbitu, almidoia kentzeko. Lehortu. Zartagin handi batean bizpahiru hazbete olio jarri, …

Patata purea gurinarekin
Osagaiak Kg bat patata, egosia 600 g gurin hotz Esnea, baso erdi handi bat Esnegain urtua, baso erdia Gatza Errezeta Ur ugaritan egosiko dugu patata su eztian, garbi eta zuritu gabe, labana ziztatu eta xamur …

Bakailao patea
Osagaiak 750 g bakailao haragi fresko, hezur eta azalik gabe. Bakailao ketua, 3 xerra Bi baso bete esnegain urtu 150 g gurin 2 tipulin, xehetuak Zorrotada bat Xerez ardo Piperbeltz eho berria eta gatza Errezeta …

Bakailao kokotxa freskoak saltsa berdean
Bakailao kokotxa freskoak saltsa berdean – Osagaiak Kg bat bakailao kokotx fresko, azalik gabe Oliba olioa (1º) Xorta bat ardo zuri Arrain salda edo ura Baratxuri ale bat, pikatua Perrexil pikatua Gatza Bakailao kokotxa freskoak …