Menua

Bakailao patea

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • 750 g bakailao haragi fresko, hezur eta azalik gabe.
  • Bakailao ketua, 3 xerra
  • Bi baso bete esnegain urtu
  • 150 g gurin
  • 2 tipulin, xehetuak
  • Zorrotada bat Xerez ardo
  • Piperbeltz eho berria eta gatza

Errezeta

Uretan egosi dugu bakailaoa. Horretarako, eltze batean ura gatz pixka batekin jarri eta irakiten hasi orduko sartuko dugu bakailaoa bizpahiru zatitan, lehor ez dadin. Berriro irakiten hasi orduko kenduko dugu eltzea sutatik, barruan utziko dugu arraina epeltzen. Xukatu eta izpitu egingo dugu ondoren.

Kazola batean gurina su eztian jarri eta bertan gozatuko ditugu tipulinak, 15 bat minutuan. Bakailao mami izpitua eta esnegaina erantsiko ditugu orduan. Irakiten utziko dugu guztia krematsu bihurtu eta bolumena murriztu arte, 10 bat minutu guztira. Gatza eman eta zorrotada on bat xerez gehituko dugu ondoren. Ez du saldatsu gelditu behar eta su eztian egin behar da.

Nahastura irabiagailu baten ontzian sartu eta indarrik handienean eragingo diogu ondoren makinari. Bakailao ketua erantsi eta ahi mehe guztiz xehatua bat lortuko dugu ondoren. Gatz-puntua neurtu, zuzendu, eta piperbeltza erantsiko dugu ondoren.

Portzelanazko terrina batera edo gopor tapadunetara isuriko dugu ahia, hozkailuan itxita gorde ahal izateko. Gutxienik pare bat orduan edukiko dugu hozkailuan freskatzen. Irmotutakoan ogi txigortuetan igurtzirik edo, haurren kasuan, ogitartekoetan kontsumituko dugu patea.

Patea txikientzat bada, uretan egosi beharrean esnetan egos daiteke, elikagaia mamitsuagoa izan dadin. Bestalde, ez dugu Xerezko ardorik erantsiko, baliteke bestela haurrei gehitxo gustatzea eta okerreko bidetik abiatzea.

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Bakailaoa beratzeko era

Osagaiak Ura Bakailaoa Errezeta Bakailaoa prestatzerakoan gakoetako bat, zalantzarik gabe, bakailaoaren beraren kalitateaz gain, ongi beratzea da, ongi gezatzea.Ahal dela, hozkailuan egingo dugu. Bakailaoa ur hotzarekin sartu eltze batean. Ura, gutxienez, bakailaoa halako hiru izan …

sukaldean-fondo0

Bakailaoa tomate eta piperrekin

Osagaiak 4 bakailao solomo beratu, 200 g bakoitzak 4 pipermorro gorri, erreak, zurituak eta zerrendatan moztuak 4 baratxuri ale Tipulin bat, pikatua 6 tomate umo, pikatuak Xorta bat ardo zuri 12 koilarakada oliba olio Ximiko …

sukaldean-fondo0

Bakailao freskoa irin-arrautzeztatua

Osagaiak 4 solomo bakailao fresko, 220 g bakoitzak Ximiko bat irin Arrautza joa Oliba olioa Gatza Errezeta Irinetan igurtziko ditugu bakailao puskak, soberakina erretiratuz. Arrautza jo eta hartan bustiko ditugu ondoren puskak. Padera batean olio …

sukaldean-fondo0

Bakailao freskoa irin-arrautzeztatua tipula eta piperrekin

Osagaiak 4 bakailao solomo beratu, 220 g bakoitzak Ximiko bat irin Arrautza joa 3 tipula, zerrenda mehetan moztua 12 piper berde, zerrendatan moztua 4 baratxuri ale Oliba olioa Gatza Errezeta Kazola zabal batean ipiniko ditugu …

Bakailaoa Club Ranero eran

Bakailaoa Club Ranero eran

Bakailaoa Club Ranero eran –  Osagaiak 4 puska bakailao beratu eta lehor, 250 g bakoitzak Oliba olioa, gradu batekoa (1º), puskak ongi estaltzeko moduan 8 baratxuri ale, osorik Kaienako pipermina, mutur bat 10 koilarakada barazki …