Menua

Zigalak tenpuran

  • Zigalak tenpuran
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Zigalak tenpuran – 

Osagaiak

  • 20 zigala, handiak eta freskoak
  • 150 g irin
  • Ura, litro laurdena
  • Azukrea, ximiko bat
  • Okindegiko legamia prentsatua, 15 g
  • Gatza, koilarakada erdia
  • Oliba edo eguzki-lore olioa, frijitzeko

Zigalak tenpuran

Errezeta

Irina, gatza, azukrea eta legamia gopor batean jarri eta hatz muturrekin txikituko dugu guztia. Ura erantsiko dugu orduan, epel betiere, 30º-tan ez beroago, legamia honda ez dakigun. Koilara batez edo sukaldeko ziri batez baliaturik, erabat zurrupatu arte erantsiko dugu ura, pixkana-pixkana erantsi ere, pikorrik ez dadin egin. Goporra zatar batez estali eta ordu erdian utziko dugu pausatzen, leku epel batean, garbigailuaren gelan esate baterako.

Orea jaiki eta burbuilak eragiten hasi dela ikusiko dugu. zuritu egingo ditugu orduan zigalak, kontu handiz isatsak ez puskatzeko, eta beste behar batzuetarako utziko ditugu buruak. Burua isatsetik bereizterakoan, isatsa zeharkatzen duen heste iluna ere eramango dugu buruarekin batean. Gatza eman ondoan, muturretik banan-banan hartu eta tenpuraren orean barneratuko ditugu zigala-isatsak, askatu gabe eta sartu-irten bizkor bat eginez, eta paderan edukiko dugun olio beroan utziko ditugu ondoren. Hala jokatuko dugu zigala-isats guztiekin. Ondoren, ongi xukatu eta kraskatsu jango ditugu plazer handiz.

Romesco saltsa, allioli saltsa edo tomate saltsa hotz on baten ondoan zerbitzatu ahal izango ditugu zigalak, hartan bustitzeko aukera emanez.

Zigalak tenpuran

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Zigalak plantxan

Zigalak plantxan

Zigalak plantxan –  Osagaiak 2 kg zigala Oliba olioa Gatz larria … Errezeta Uretan pasa eta lehortuko ditugu zigalak. Olioz igurtzi eta gatz larri ugari emango diegu ondoren. Plantxa edo padera handi bat su bizian …

zigala-irin-arrautzeztatuak

Zigala irin-arrautzeztatuak

Zigala irin-arrautzeztatuak Osagaiak 20 zigala fresko, erdi tamainakoak Oliba olioa, frijitzeko Baratxuri ale bat Irina eta arrautza joa Gatza Errezeta Kontu handiz zurituko ditugu zigalak, isatsak ez puskatzearren, eta beste erabilera batzuetarako gordeko ditugu buruak. …

Zigala salteatuak

Zigala salteatuak

Zigala salteatuak –  Osagaiak 2 kg zigala fresko Oliba olioa Baratxuri xehatua, pittin bat Gatza Zigalak salteatuak Errezeta Uretatik pasa eta ongi lehortuko ditugu zigalak. Padera handi bat su bizian jarri eta zorrotada on bat …

Zigala, leka eta tomate entsalada

Zigala, leka eta tomate entsalada

Zigala, leka eta tomate entsalada –  Osagaiak Kg bat leka frantses edo Euskal Herriko, haririk gabe, uretan egosi berriak eta xukatuak 24 zigala, erdi tamainako, ur gazian egosiak, xukatuak eta zurituak Tipulin bat, pikatua 2 …

zigala

Zigala saltsa

Zigala saltsa Osagaiak 4 azenario 2 tipula Zigala karkasak, hobe buruak badira (gordinik nahiz egosirik) Litro laurdena armagnac Botila bat ardo zuri Litro erdia tomate saltsa Irina, ximiko bat Litro bat ur Oliba olioa 5 …