Menua

Zigala saltsa

  • zigala
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Zigala saltsa

Osagaiak

  • 4 azenario
  • 2 tipula
  • Zigala karkasak, hobe buruak badira (gordinik nahiz egosirik)
  • Litro laurdena armagnac
  • Botila bat ardo zuri
  • Litro erdia tomate saltsa
  • Irina, ximiko bat
  • Litro bat ur
  • Oliba olioa
  • 5 koilarakada gurin hotz, dadotan moztua
  • Gatza

Errezeta

Halako batean, zigalak egosi eta entsalada baterako garbitu behar baditugu, garrantzitsua izango da zuku eta karkasa-hondar guztiak poltsa batean sartu eta izoztea, molde honetako saltsak maneatzeko astia dugunerako.

Kazola handi batean oliba olioa isuri eta, kolorea hartzen utzi gabe, hartan gozatuko ditugu barazkiak, gatz pixka batekin, trauskil moztu eta gero. 15 minuturen ostean erantsiko ditugu zigala karkasak eta irina; botila bat lepotik oratu eta haren ipurdiaz zanpatuko ditugu karkasak, txiki txiki utzi arte. Ezti gozatuko ditugu gai guztiak, zurezko zaliaz etengabe nahasiz, eta tomatea erantsiko dugu gero. Une batzuetan gozatzen utzi eta ardoa gaineratuko dugu ondoren; mantso utziko dugu murrizten, borbor lasaian, 45 bat minutuan. Bitartean, padera edo eltze giderdun batean armagnaca isuri, berotu eta garretan utziko dugu pospolo batez su eman eta gero. Garrak iraungitzean isuriko dugu alkohola kazolan. Horrela egingo dugu garrek itsaskiaren bizarrak eta karkasak erre ez ditzaten, mikaztu egingo baitzaigu bestela saltsa. Azkenean, ura erantsi eta 20 minutuan utziko dugu saltsa poliki-poliki murrizten. Ongi estutuz iragaziko dugu nahastura, ahalik eta zuku gehiena hartzeko, eta padera batean jarriko dugu ondoren, su eztian egosten. Dadotan moztutako gurin hotza erantsi eta hagaxka batzuez joko dugu gero guztia, pixka bat loditzeaz gainera, saltsak distira polit bat har dezan.

Bukatzeko, tanta batzuk ardo zuri, ximiko batzuk limoi edo laranja azal birrindu edo piru batzuk azafrai erantsi ahal izango ditugu, gustuak gustu, saltsa “misteriotsua” izan dadin. Saltsa honetan xapo domina salteatu batzuk, otarrainska isats salteatu batzuk edo pasta freskoa, egosia eta xukatua, txangurru egosi papurtu batekin, murgiltzen baditugu, gaindiezina izango da emaitza.

Zigala saltsa

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Zigalak tenpuran

Zigalak tenpuran

Zigalak tenpuran –  Osagaiak 20 zigala, handiak eta freskoak 150 g irin Ura, litro laurdena Azukrea, ximiko bat Okindegiko legamia prentsatua, 15 g Gatza, koilarakada erdia Oliba edo eguzki-lore olioa, frijitzeko Zigalak tenpuran Errezeta Irina, …

Zigalak plantxan

Zigalak plantxan

Zigalak plantxan –  Osagaiak 2 kg zigala Oliba olioa Gatz larria … Errezeta Uretan pasa eta lehortuko ditugu zigalak. Olioz igurtzi eta gatz larri ugari emango diegu ondoren. Plantxa edo padera handi bat su bizian …

Zigala, leka eta tomate entsalada

Zigala, leka eta tomate entsalada

Zigala, leka eta tomate entsalada –  Osagaiak Kg bat leka frantses edo Euskal Herriko, haririk gabe, uretan egosi berriak eta xukatuak 24 zigala, erdi tamainako, ur gazian egosiak, xukatuak eta zurituak Tipulin bat, pikatua 2 …

zigala-irin-arrautzeztatuak

Zigala irin-arrautzeztatuak

Zigala irin-arrautzeztatuak Osagaiak 20 zigala fresko, erdi tamainakoak Oliba olioa, frijitzeko Baratxuri ale bat Irina eta arrautza joa Gatza Errezeta Kontu handiz zurituko ditugu zigalak, isatsak ez puskatzearren, eta beste erabilera batzuetarako gordeko ditugu buruak. …

Zigala salteatuak

Zigala salteatuak

Zigala salteatuak –  Osagaiak 2 kg zigala fresko Oliba olioa Baratxuri xehatua, pittin bat Gatza Zigalak salteatuak Errezeta Uretatik pasa eta ongi lehortuko ditugu zigalak. Padera handi bat su bizian jarri eta zorrotada on bat …