Menua

Zigalak plantxan

  • Zigalak plantxan
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Zigalak plantxan – 

Osagaiak

  • 2 kg zigala
  • Oliba olioa
  • Gatz larria

Errezeta

Uretan pasa eta lehortuko ditugu zigalak. Olioz igurtzi eta gatz larri ugari emango diegu ondoren. Plantxa edo padera handi bat su bizian jarri eta hartan utziko dugu ongi berotu arte. Batetan edo hainbat txandatan erreko ditugu zigalak, haien tamaina da kontua. Hondo beroan ipiniko ditugu, ongi ordenatuak, beroak berdintsu har ditzan. Gorritu eta barruko haragia maneatzen hasi arte edukiko ditugu, 2 bat minutuan alde bakoitzetik, tamainaren arabera. Ez dugu kanpotik erreko diren beldur ari behar. Ez ditugu zigalak erregosi behar, baizik eta ongi txigortu. Erretiratu eta limoiarekin, maionesarekin edo bixigarri duen beste saltsaren batekin zerbitzatuko ditugu zigalak.

Zigalak plantxan

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Zigala, leka eta tomate entsalada

Zigala, leka eta tomate entsalada

Zigala, leka eta tomate entsalada –  Osagaiak Kg bat leka frantses edo Euskal Herriko, haririk gabe, uretan egosi berriak eta xukatuak 24 zigala, erdi tamainako, ur gazian egosiak, xukatuak eta zurituak Tipulin bat, pikatua 2 …

Zigalak tenpuran

Zigalak tenpuran

Zigalak tenpuran –  Osagaiak 20 zigala, handiak eta freskoak 150 g irin Ura, litro laurdena Azukrea, ximiko bat Okindegiko legamia prentsatua, 15 g Gatza, koilarakada erdia Oliba edo eguzki-lore olioa, frijitzeko Zigalak tenpuran Errezeta Irina, …

Zigala salteatuak

Zigala salteatuak

Zigala salteatuak –  Osagaiak 2 kg zigala fresko Oliba olioa Baratxuri xehatua, pittin bat Gatza Zigalak salteatuak Errezeta Uretatik pasa eta ongi lehortuko ditugu zigalak. Padera handi bat su bizian jarri eta zorrotada on bat …

zigala-irin-arrautzeztatuak

Zigala irin-arrautzeztatuak

Zigala irin-arrautzeztatuak Osagaiak 20 zigala fresko, erdi tamainakoak Oliba olioa, frijitzeko Baratxuri ale bat Irina eta arrautza joa Gatza Errezeta Kontu handiz zurituko ditugu zigalak, isatsak ez puskatzearren, eta beste erabilera batzuetarako gordeko ditugu buruak. …

zigala

Zigala saltsa

Zigala saltsa Osagaiak 4 azenario 2 tipula Zigala karkasak, hobe buruak badira (gordinik nahiz egosirik) Litro laurdena armagnac Botila bat ardo zuri Litro erdia tomate saltsa Irina, ximiko bat Litro bat ur Oliba olioa 5 …