Menua

Ziazerbak baratxuri-oliotan salteatuak

  • ziazerbak
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Ziazerbak baratxuri-oliotan salteatuak

Osagaiak

  • Kg bat ziazerba fresko
  • 5 baratxuri ale, xerratan moztuak
  • 5 koilarakada oliba olio
  • Piperbeltza, eho berria
  • Gatza

Errezeta

Ziazerbak garbituko ditugu lehenik. Harraskan sartuko ditugu, tanta batzuk ehe edo ozpina izango dituen ur hotzean. Eskuz nahasi eta minutu batzuetan edukiko ditugu gozatzen, zikina hondora dadin. Kontu handiz xukatuko ditugu. Ur zikina bota eta ur hotz ugari garbian edukiko ditugu ziazerbak berriro, ongi garbitzeko. Zurtoina moztu eta hostoak zeharkatzen dituen hari lodia kenduko diegu luzera osoan zehar. Banan-banan jokatuko dugu horrela. Txikiak direnean, ez zaie ziazerbei zurtoina kendu behar, gogorrei bakarrik.

Ziazerbak garbitzen ari garen bitartean, olioa jarriko dugu ziazerba guztiak hartuko dituen kazola batean eta su eztian edukiko ditugu hartan eztitzen baratxuriak, xerratan moztuak. Ezti-ezti utziko ditugu gaiak egiten, kazolari etengabe eraginez eta gaiei kolorea hartzen utzi gabe. 15 bat minutuan jardungo dugu horrela. Ondoren, sua bizitu eta gordinik erantsiko ditugu ziazerbak, birak etengabe emanez, eta tapa batez estaliz. Bolumen hori murriztuz joango da arian-arian eta gero eta urriagoa izango da, halaber, ziazerben zukua. Beste 15 minutu emango ditugu horrela. Epe horren ostean, tapa erretiratu eta gatz pixka bat emango dugu. Zimiko bat piperbeltz erantsi eta jateko prest edukiko ditugu, barazki edo hornidura gisa.

Bada salteatu aurretik ziazerbak ur gazian egosi eta ongi xukatu ondoren baratxuri-oliotan iraultzen dituenik. Aukera bat da, baina gordinik salteatuta oso goxoak geratzen dira, ziazerbak berriak eta xamurrak badira.

Ziazerbak baratxuri-oliotan salteatuak

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ziazerbak urdaiazpikoarekin salteatuak

Ziazerbak urdaiazpikoarekin salteatuak

Ziazerbak urdaiazpikoarekin salteatuak – Osagaiak Kg bat ziazerba fresko 5 baratxuri ale, xerratan moztuak Urdaiazpikoa, xerra finetan moztua 4 koilarakada oliba olio Piperbeltza, eho berria Gatza Ziazerbak urdaiazpikoarekin salteatuak Errezeta Ziazerbak garbituko ditugu lehenik. Harraskan …

ZIAZERBAK HIRUGIHARRAREKIN SALTEATUAK

Ziazerbak hirugiharrarekin salteatuak

Ziazerbak hirugiharrarekin salteatuak –  Osagaiak Kg bat ziazerba fresko 5 baratxuri ale, xerratan moztuak Hirugihar ketua, zerrenda finetan moztua 4 koilarakada oliba olio Piperbeltza, eho berria Gatza Ziazerbak hirugiharrarekin salteatuak Errezeta Ziazerbak garbituko ditugu lehenik. …

Ziazerbak kreman limoi azalaren kutsuan

Ziazerbak kreman limoi azalaren kutsuan

Ziazerbak kreman limoi azalaren kutsuan –  Osagaiak Kg bat ziazerba fresko Tipulin bat, pikatua 2 baratxuri ale, xehatuak 5 koilarakada oliba olio Litro laurdena esnegain urtu Limoi erdi baten azala, birrindua Piperbeltza, eho berria Gatza …

ziazerba lasagna

Ziazerba lasagna

Ziazerba lasagna Osagaiak Lasagnarako pasta, pakete bat (aldez aurretik egosi behar ez dena erostea hobe) 2 tipulin, txiki-txiki eginak 3 baratxuri ale, txikituak 5 koilarakada oliba olio Haragi pikatua, kilo erdia (txerrikia, behikia edo txahalkia, …

Ziazerbak kreman

Ziazerbak kreman

Ziazerbak kreman –  Osagaiak Kg bat ziazerba fresko Tipulin bat, pikatua 2 baratxuri ale, xehatuak 5 koilarakada oliba olio Litro laurdena esnegain urtu Piperbeltza, eho berria Gatza Ziazerbak kreman Errezeta Ziazerbak garbituko ditugu lehenik. Harraskan …