Menua

Ziazerbak hirugiharrarekin salteatuak

  • ZIAZERBAK HIRUGIHARRAREKIN SALTEATUAK
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Ziazerbak hirugiharrarekin salteatuak – 

Osagaiak

  • Kg bat ziazerba fresko
  • 5 baratxuri ale, xerratan moztuak
  • Hirugihar ketua, zerrenda finetan moztua
  • 4 koilarakada oliba olio
  • Piperbeltza, eho berria
  • Gatza

Ziazerbak hirugiharrarekin salteatuak

Errezeta

Ziazerbak garbituko ditugu lehenik. Harraskan sartuko ditugu, tanta batzuk ehe edo ozpina izango dituen ur hotzean. Eskuz nahasi eta minutu batzuetan edukiko ditugu gozatzen, zikina hondora dadin. Kontu handiz xukatuko ditugu. Ur zikina bota eta ur hotz ugari garbian edukiko ditugu ziazerbak berriro, ongi garbitzeko. Zurtoina moztu eta hostoak zeharkatzen dituen hari lodia kenduko diegu luzera osoan zehar. Banan-banan jokatuko dugu horrela. Txikiak direnean, ez zaie ziazerbei zurtoina kendu behar, gogorrei bakarrik.

Ziazerbak garbitzen ari garen bitartean, olioa jarriko dugu ziazerba guztiak hartuko dituen kazola batean, eta su eztian edukiko ditugu olio hartan hirugihar zerrendak. Ezti-ezti utziko ditugu gaiak egiten, kazolari etengabe eraginez eta gaiei kolorea hartzen utzi gabe. 15 bat minutuan jardungo dugu horrela. Ondoren, sua bizitu eta gordinik erantsiko ditugu ziazerbak, birak etengabe emanez, eta tapa batez estaliz. Bolumen hori murriztuz joango da arian-arian eta gero eta urriagoa izango da, halaber, ziazerben zukua. Beste 15 minutu emango ditugu horrela. Epe horren ostean, tapa erretiratu eta gatz pixka bat emango dugu. Zimiko bat piperbeltz erantsi eta jateko prest edukiko ditugu, barazki edo hornidura gisa.

Bada salteatu aurretik ziazerbak ur gazian egosi eta ongi xukatu ondoren oliotan iraultzen dituenik. Aukera bat da, baina gordinik salteatuta oso goxoak geratzen dira, ziazerbak berriak eta xamurrak badira.

Ziazerbak hirugiharrarekin salteatuak

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Kuiatxo, hirugihar eta tipula tarta

Kuiatxo, hirugihar eta tipula tarta

Kuiatxo, hirugihar eta tipula tarta –  Osagaiak Tarta molde bat, labean berotutako masa hautsiaz edo hostore masaz estalia 3 tipula ertain, xerratan moztuak 2 kuiatxo 3 koilarakada oliba olio Baratxuri ale bat, txikitua Hirugihar ketua, …

Ziazerbak kreman

Ziazerbak kreman

Ziazerbak kreman –  Osagaiak Kg bat ziazerba fresko Tipulin bat, pikatua 2 baratxuri ale, xehatuak 5 koilarakada oliba olio Litro laurdena esnegain urtu Piperbeltza, eho berria Gatza Ziazerbak kreman Errezeta Ziazerbak garbituko ditugu lehenik. Harraskan …

Ziazerbak kreman mahaspasa eta pinaziekin

Ziazerbak kreman mahaspasa eta pinaziekin

Ziazerbak kreman mahaspasa eta pinaziekin –  Osagaiak Kg bat ziazerba fresko Tipulin bat, pikatua 2 baratxuri ale, xehatuak 5 koilarakada oliba olio Litro laurdena esnegain urtu 4 koilarakada mahaspasa uretan beratuak 4 koilarakada pinazi txigortu …

Ziazerbak urdaiazpikoarekin salteatuak

Ziazerbak urdaiazpikoarekin salteatuak

Ziazerbak urdaiazpikoarekin salteatuak – Osagaiak Kg bat ziazerba fresko 5 baratxuri ale, xerratan moztuak Urdaiazpikoa, xerra finetan moztua 4 koilarakada oliba olio Piperbeltza, eho berria Gatza Ziazerbak urdaiazpikoarekin salteatuak Errezeta Ziazerbak garbituko ditugu lehenik. Harraskan …

Eskarola entsalada hirugihar puskekin

Eskarola entsalada hirugihar puskekin

Eskarola entsalada hirugihar puskekin –  Osagaiak 2 eskarola garbi, xukatu eta hostoak libratuta Hirugihar ketua puskatan, eskutada bat Baratxuri ale bat Oliba olio birjina, 6 koilarakada 2 koilarakada sagardo-ozpin Gatza eta piperbeltza Eskarola entsalada hirugihar …