Zerbak patatekin
- Errezeta
- Bidali iruzkina
- Antzeko errezetak
Zerbak patatekin
Osagaiak
- Xorta bat zerba
- 4 patata eder
- 7 koilarakada oliba olio
- 4 baratxuri ale
- Gatza
Errezeta
Zuritu eta puska ertainetan zatituko ditugu patatak. Orri-mamiak hosto berdeetatik bereiziko ditugu ondoren. Orri-mamiei hariak kendu eta 5 zm-ko puskak egingo ditugu. Hosto berdeak hainbat uretan garbitu eta zerrenda luzetan zatituko ditugu labanaz. Gatza ur ugaritan bota eta hartan jarriko ditugu egosten patatak eta zerbaren orri-mamiak. 20 minutuan edukiko ditugu egosten, su ezti-eztian, patatak eta orri-mamiak xamurtu eta labanaren ahoari eutsiko ez dioten arte. Egoste denborarako 5 minutu falta direla, zerbaren hosto berdeak erantsiko ditugu, patatak eta orri-mamiak baino lehenago egosten baitira. Xukatu eta kazola berean ipiniko ditugu berriro barazkiak.
Padera batean, olioa eta baratxuriak ipiniko ditugu frijitzen. Baratxuriak ongi gorritu ondoan, kazolan utzi ditugun barazkien gainean zabalduko ditugu olioarekin batean. Kontu handiz nahasi eta berehala mahairatuko dugu platera. Hoztuz gero, minutu batzuetan eduki ahal izango dugu mikrouhinetan.
Zerbak patatekin

Brokoli egosia patata eta baratxuriarekin
Osagaiak Brokoli eder bat edo bi ertain 4 patata ertain, zurituak 4 baratxuri ale, xerratan moztuak 8 koilarakada oliba olio Gatza Errezeta Eltze batean, ur ugari jarriko dugu irakiten, gatz pixka batekin. Hosto berdeak kendu …

Patata tortilla
Patata tortilla – Osagaiak 2 dl oliba olio 200 g tipulin, pikatua 100 g piper berde, pikatua baratxuri ale bat, pikatua 800 g patata, zurituak eta dadotan moztuak 8/9 arrautza fresko Gatza Errezeta Padera zabal …

Patata barrubeteak
Osagaiak Kg bat patata ertain Tipulin bat, pikatua Piper berde bat, pikatua Alberjinia bat Ximiko bat tomate saltsa Kg erdia haragi xehatu (txahal, behia eta txerria, gizenarekin, mamitsuagoa izan dadin) Oliba olioa Irina, arrautza joa …

Aza patatekin
Aza patatekin – Osagaiak Aza bat 2 patata eder 15 koilarakada oliba olio 4 baratxuri ale, xerratan Gatza Aza patatekin Errezeta Bitan egingo dugu aza. Erdiko zuztarra kendu eta hostoak askatuko ditugu. Ahal neurrian kenduko …

Patata eta sardinzahar entsalada
Osagaiak Patata zurituak uretan egosiak, hiru kilo laurden Eskarola bat, garbitua eta sortatan 4 sardinzahar ketuak edo oliotan marinatuak, dadotan zatituak 2 arrautza egosi, zurituak eta xehatuak Dijongo ziapea edo garau ziapea, zopa-koilarakada bat Sagardo-ozpina, …