Menua

Patata eta sardinzahar entsalada

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • Patata zurituak uretan egosiak, hiru kilo laurden
  • Eskarola bat, garbitua eta sortatan
  • 4 sardinzahar ketuak edo oliotan marinatuak, dadotan zatituak
  • 2 arrautza egosi, zurituak eta xehatuak
  • Dijongo ziapea edo garau ziapea, zopa-koilarakada bat
  • Sagardo-ozpina, 2 koilarakada
  • Oliba olio birjina, 8 koilarakada
  • Gatza eta piperbeltz eho berria

Errezeta

Katilu batean nahasi ziapea, ozpina, oliba olioa, arrautza xehatuak eta gatz eta piperbeltz zarrastada bat eman. Ongi nahasi. Garrantzi handikoa da patatak hoztu baino lehen xerratzea eta piperbeltza ematea ontzi batean daudela eta sardinzar zatiak eta eskarola gehitzea. Ozpin-saltsa (lehenago katilu batean nahasia) sardexka batekin bizi-bizi eraginez isuri gainera. Kontuz eman bueltak, patatak ez desegiteko.

Patata-entsaladak askoz hobeak ateratzen dira patatak epel daudenean gobernatuz gero, hobeto hartzen baitute gobernazioa eta, horregatik, goxoagoak ateratzen dira.

 

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

patata kroketak

Patata kroketak

Patata kroketak Osagaiak 110 g gurin 110 g irin litro erdia esne litro erdia esnegain kilo erdia patata-mami uretan gatzarekin egosia … Errezeta Lehenik ohiko bexamel bat egingo dugu, irina gurinarekin maneatuz. Irakiten utziko ditugu …

Patatak saltsa berdean

Patatak saltsa berdean

Patatak saltsa berdean –  Osagaiak 4 koilarakada oliba olio Tipulin txiki bat, xehatua 4 baratxuri ale Kilo bat patata Ardo zuria, baxoerdi bat Arrain salda edo ura Perrexil txikitua Gatza Patatak saltsa berdean Errezeta Kazola …

Sardinak marinatuta

Sardinak marinatuta

Sardinak marinatuta –  Osagaiak Kg bat sardina fresko 600 g ardo edo sagardo-ozpin Litro erdia ur hotz Gatza, eskukada bat Oliba olio birjina Sardina marinatuta Errezeta Nahasi egingo ditugu ozpina, ura eta gatza, marinada prestatzeko. …

sukaldean-fondo0

Sardina enpanada

Osagaiak Orea egiteko: Kg bat irin Ura, litro erdia inguru 100 g gurin Hostorea maneatzeko: 700 g gurin Betegarria prestatzeko: 2 tipulin handi, zerrendatan moztuak Piper gorri bat, zerrendatan moztua Piper berde bat, zerrendatan moztua …

sukaldean-fondo0

Patata salteatuak

Osagaiak Patata ertainak, kilo bat 2 baratxuri ale, xehatuak 6 koilarakada oliba olio Gurin puska txiki bat Gatza Errezeta Patatak zuritu eta cm bat lodiko xerrak egin. Uretan garbitu almidoia kentzeko eta ondo lehortu. Zartagin …