Menua

Aza patatekin

  • Aza patatekin
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Aza patatekin – 

Osagaiak

  • Aza bat
  • 2 patata eder
  • 15 koilarakada oliba olio
  • 4 baratxuri ale, xerratan
  • Gatza

Aza patatekin

Errezeta

Bitan egingo dugu aza. Erdiko zuztarra kendu eta hostoak askatuko ditugu. Ahal neurrian kenduko diegu hostoei erdialdeko zurtoina eta ur ugari jarriko dugu ondoren irakitan, gatz pixka batekin. Hostoak garbitu, lehortu eta zatitu egingo ditugu ondoren, zati ertainetan. Ur irakitan sartuko ditugu eta 20 minutuan edukiko ditugu egosten, eltzea tapatu gabe. Denbora hori igarotakoan erantsiko ditugu patatak, zurituak eta puska handitan, eta beste 20 minutuan edukiko dugu guztia egosten. Xukatu eta eltze batean edukiko ditugu aza eta patatak.

Bitartean, baratxuri-olio errea prestatuko dugu padera batean: baratxuriak gorritu direnean, isuriko dugu olio errea aza eta pataten gainean. Gatz pixka bat emango dugu, behar izanez gero.

Aza patatekin

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Lupia labean tipula, patata eta tomatearekin

Lupia labean tipula, patata eta tomatearekin

Lupia labean tipula, patata eta tomatearekin –  Osagaiak Lupi eder bat edo bi ertain, ezkata, errai eta alboko hezurrik gabe Baso erdi bat ardo zuri 6 koilarakada oliba olio 4 baratxuri xister, xerratan 3 koilarakada …

Aza gordina

Aza gordina entsaladan

Aza gordina entsaladan –  Osagaiak Aza txiki bat 4 koilarakada oliba olio Piperrautsa, koilarakadatxo bat Jogurt natural bat Limoi erdiaren zukua Gatza Aza gordina entsaladan Errezeta Azaren zuztarra eta kanpoko hosto itsusiak, gogorrenak eta hondatuenak …

Patatak non eta nola gorde

Patatak nola frijitu

Patatak nola frijitu –  Osagaiak Olioa Baratxuri ale bat Errezeta Hona hemen zer egin, patatak frijitu eta kurruskari uzteko. zuritu eta xerratan edo zerrendatan (nahi bezala) moztu ondoren, uretan garbituko ditugu almidoia kentzeko; halatan, frijitzen …

sukaldean-fondo0

Patata salteatuak

Osagaiak Patata ertainak, kilo bat 2 baratxuri ale, xehatuak 6 koilarakada oliba olio Gurin puska txiki bat Gatza Errezeta Patatak zuritu eta cm bat lodiko xerrak egin. Uretan garbitu almidoia kentzeko eta ondo lehortu. Zartagin …

Azalore egosia patata eta baratxuriarekin

Azalore egosia patata eta baratxuriarekin

Azalore egosia patata eta baratxuriarekin –  Osagaiak Azalore eder bat 4 patata ertain, zurituak 4 baratxuri ale, xerratan moztuak 8 koilarakada oliba olio Gatza Azalore egosia patata eta baratxuriarekin Errezeta Eltze batean, ur ugari jarriko …