Zainzuriak ilar freskoekin
- Errezeta
- Bidali iruzkina
- Antzeko errezetak
Zainzuriak ilar freskoekin
Osagaiak
- Sorta bat zainzuri fresko
- Ura eta gatza
- 800 g ilar fresko, xamur eta txiki (lekak gordeko ditugu, zabalik)
- 10 koilarakada ilar leka salda
- Tipulin fresko bat, pikatua
- 2 baratxuri ale, xehatuak
- 4 koilarakada oliba olio birjina
- Gatza
Errezeta
Zainzuriei beheko alde gogor eta lurtsua kenduko diegu. Horretarako, behe-behetik tolestu zainzuria eskuekin. Zainzuria alde zati ez hain gogorretik hauts dadin lortuko dugu. Gero zuritu. Hagitz lodiak baldin badira, bitan moztu luzetara. Ur asko jarri irakiten, gatz pixka batekin (batzuek ur honi baratxuri ale zuritu batzuk, olio pixka bat eta azukre zimiko bat gehitzen dizkiote) eta zainzuri zurituak uretara sartu. Solteak botatzen ahal ditugu uretara; edo sortatan lotuak, ez barreiatzeko eta, gero, egositakoan, errazago ateratzeko. 10 bat minutuz edukiko ditugu su motelean, ura bor-bor dagoela, eta labana baten ahoarekin ziztatuz begiratuko dugu egosita dauden ala ez.
Zainzuriak egosten ari diren bitartean, ilar lekak egosiko ditugu litro bat urean. Tipulina gozatuko dugu paderan, olio beroan. Ordu laurdenaren ostean erantsiko dizkiogu ilarrak. Beste bost bat minutu egin eta salda gaineratuko dugu, 10 koilarakada. Su eztian edukiko dugu guztia egosten, salda murriztu arte. Gatz-puntua neurtu eta, beharrezkoa bada, azukre pixka bat erantsiko dugu. Egosi bezain laster zerbitzatuko ditugu zainzuriak.
Zainzuriak ilar freskoekin
Gari-zainzuriak salteatuta
Osagaiak Gari-zainzuriak, 2 sorta 2 koilarakada oliba olio Gatza Errezeta Zainzuriei beheko alde gogor eta lurtsua kenduko diegu. Horretarako, behe-behetik tolestu zainzuria eskuekin. Zainzuria alde zati ez hain gogorretik hauts dadin lortuko dugu. Gero zuritu. …
Zainzuri tortila
Zainzuri tortila Osagaiak Sorta bat zainzuri 3 koilarakada oliba olio 8 arrautza, joak eta gatza emanak Gatza Errezeta Alde gogorra eta lurtsua kenduko diegu zainzuriei. Zuritu. Muturra bereizi, 2 bat zm, eta xerra finetan moztuko …
Zainzuri salteatuak
Zainzuri salteatuak Osagaiak Zainzuri zuriak, 2 sorta Koilarakada bat oliba olio Gatza Errezeta Zainzuriei beheko alde gogor eta lurtsua kenduko diegu. Horretarako, behe-behetik tolestu zainzuria eskuekin. Zainzuria alde zati ez hain gogorretik hauts dadin lortuko …
Bakailao kokotxa freskoak saltsa berdean ilarrekin
Bakailao kokotxa freskoak saltsa berdean ilarrekin – Osagaiak 900 g bakailao kokotx fresko, azalik gabe Kg laurdena ilar, zurituak. Xamurrak izan daitezela Oliba olioa (1º) Xorta bat ardo zuri Arrain salda edo ura Baratxuri ale …
Gari-zainzuriak arrautza irakinarekin
Osagaiak 36 gari-zainzuri, modu naturalean egosiak, edo kontserbakoak 8 arrautza oso fresko 2 dezilitro sagardo-ozpin 2 litro ur Oliba olio birjina, 4 koilarakada handi Gatza *Lau pertsonentzat Errezeta Eltze bat hartu, ahal dela altua eta …