Menua

Zainzuriak ilar freskoekin

  • zainzuriak ilar
  • zainzuritrigeroak
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Zainzuriak ilar freskoekin

Osagaiak

  • Sorta bat zainzuri fresko
  • Ura eta gatza
  • 800 g ilar fresko, xamur eta txiki (lekak gordeko ditugu, zabalik)
  • 10 koilarakada ilar leka salda
  • Tipulin fresko bat, pikatua
  • 2 baratxuri ale, xehatuak
  • 4 koilarakada oliba olio birjina
  • Gatza

Errezeta

Zainzuriak ilar freskoekinZainzuriei beheko alde gogor eta lurtsua kenduko diegu. Horretarako, behe-behetik tolestu zainzuria eskuekin. Zainzuria alde zati ez hain gogorretik hauts dadin lortuko dugu. Gero zuritu. Hagitz lodiak baldin badira, bitan moztu luzetara. Ur asko jarri irakiten, gatz pixka batekin (batzuek ur honi baratxuri ale zuritu batzuk, olio pixka bat eta azukre zimiko bat gehitzen dizkiote) eta zainzuri zurituak uretara sartu. Solteak botatzen ahal ditugu uretara; edo sortatan lotuak, ez barreiatzeko eta, gero, egositakoan, errazago ateratzeko. 10 bat minutuz edukiko ditugu su motelean, ura bor-bor dagoela, eta labana baten ahoarekin ziztatuz begiratuko dugu egosita dauden ala ez.

Zainzuriak egosten ari diren bitartean, ilar lekak egosiko ditugu litro bat urean. Tipulina gozatuko dugu paderan, olio beroan. Ordu laurdenaren ostean erantsiko dizkiogu ilarrak. Beste bost bat minutu egin eta salda gaineratuko dugu, 10 koilarakada. Su eztian edukiko dugu guztia egosten, salda murriztu arte. Gatz-puntua neurtu eta, beharrezkoa bada, azukre pixka bat erantsiko dugu. Egosi bezain laster zerbitzatuko ditugu zainzuriak.

Zainzuriak ilar freskoekin

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

zainzuri zopa

Zainzuri zopa

Zainzuri zopa Osagaiak Litro erdia salda edo ura Kg erdia zainzuri, zurituak eta alde gogorrak kenduak, finki moztuak 12 koilarakada esnegain urtu 2 arrautza gorringo azukrea, zimiko bat gatza, zimiko bat Errezeta Ur ugari jarriko …

sukaldean-fondo0

Gari zainzuri arrautzopila

Osagaiak 2 sorta gari-zainzuri 3 koilarakada oliba olio 8 arrautza, joak eta gatza emanak Gatza *Lau pertsonentzat Errezeta Alde gogorra eta lurtsua kenduko diegu gari-zainzuriei. zuritu. Muturra bereizi, 2 bat cm, eta xerra mehetan moztuko …

zainzuriak

Zainzuriak beren horretan

Zainzuriak beren horretan Osagaiak Zainzuri zuri freskoak, 2 sorta Ura eta gatza Errezeta Zainzuriei beheko alde gogor eta lurtsua kenduko diegu. Horretarako, behe-behetik tolestu zainzuria eskuekin. Zainzuria alde zati ez hain gogorretik hauts dadin lortuko …

zainzuri tortila

Zainzuri tortila

Zainzuri tortila Osagaiak Sorta bat zainzuri 3 koilarakada oliba olio 8 arrautza, joak eta gatza emanak Gatza Errezeta Alde gogorra eta lurtsua kenduko diegu zainzuriei. Zuritu. Muturra bereizi, 2 bat zm, eta xerra finetan moztuko …

zainzuriak-tenpuran

Zainzuriak tenpuran

Zainzuriak tenpuran Osagaiak Zainzuri zuriak, sorta handi bat 150 g irin Litro laurden bat ur Azukre pixka bat Okindegiko legamia prentsatua, 15 g Koilarakada erdi bat gatz Oliba olioa edo frijitzeko ekilore olioa Errezeta Irina, …