Menua

Zainzuri tortila

  • zainzuri tortila
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Zainzuri tortila

Osagaiak

  • Sorta bat zainzuri
  • 3 koilarakada oliba olio
  • 8 arrautza, joak eta gatza emanak
  • Gatza

Errezeta

Alde gogorra eta lurtsua kenduko diegu zainzuriei. Zuritu. Muturra bereizi, 2 bat zm, eta xerra finetan moztuko ditugu zurtoinak. Padera su ertainean jarri eta bi koilarakada oilo isuriko dugu.

Zainzuri muturrak paderan jarri eta 5 minutuan edukiko dugu hartan, su eztian. Zurtoin pikatuak erantsiko ditugu ondoren. Sua bizitu, erabili ez dugun olioa, koilarakada bat, erantsi, eta beste 5 minutuan maneatuko dugu guztia. Gatz pixka bat eman eta arrautza joak erantsiko ditugu. Kontu handiz egingo dugu arrautzopila, barrua mamitsu utzi arte. Zerbitzatu.

Zainzuri tortila

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ilarrak arrautza irakinarekin

Ilarrak arrautza irakinarekin

Ilarrak arrautza irakinarekin –  Osagaiak 800 g ilar fresko, xamur eta txiki (lekak gordeko ditugu, zabalik) Urdaiazpiko xerra bat, dadotan moztua 10 koilarakada ilar leka salda Tipulin fresko bat, pikatua 2 baratxuri ale, xehatuak 4 …

Esnegain bizkotxoa

Esnegain bizkotxoa

Esnegain bizkotxoa –  Osagaiak 4 arrautza Azukre hautsa, 125 g Almendra gordinaren hautsa, 170 g 125 g gurin bigun Esnegain irakina eta ura kendua. Bestela esnegain likidoa Esnegain_bizkotxoa Errezeta Katilu batean, hagaxkekin, arrautzak jo behar …

sukaldean-fondo0

Hondarraitz edo griviche saltsa

Osagaiak 2 arrautza gorringo egosi Arrautza gorringo gordin bat Xorta bat sagardo-ozpin Oliba olioa Ximiko bat perrexil pikatu Eskukada bat kornixon/pepinillo, ozpinetan onduak eta pikatuak Ximiko bat kapar pikatu Gatza Errezeta Gopor batean edo irabiagailuaren …

Arrautzak nola frijitu

Arrautzak nola frijitu

Arrautzak nola frijitu Beharrezkoak Arrautzak Oliba olioa Arrautzak nola frijitu Errezeta Erraza dirudi eta hala da, diziplinan ohituz gero. Ongi frijitzea magikoa da, tatxarik gabeko arrautza frijitu bat jateko sentsazioak ez du berdinik. Gutxik dakite …

limoi tarta

Limoi tarta

Limoi tarta –  Osagaiak Tartak egiteko molde bat, ore hautsi edo hostorez estalia, labean egina 4 arrautza 2 arrautza gorringo 500 g azukre 6 limoi, birrinduak, eta haien zukua 450 g ur 3 koilarakada maizena …