Menua

Arrautzak nola frijitu

  • Arrautzak nola frijitu
  • Errezeta
  • Iruzkin 1
  • Antzeko errezetak

Arrautzak nola frijitu

Beharrezkoak

  • Arrautzak
  • Oliba olioa

Arrautzak nola frijitu

Errezeta

Erraza dirudi eta hala da, diziplinan ohituz gero. Ongi frijitzea magikoa da, tatxarik gabeko arrautza frijitu bat jateko sentsazioak ez du berdinik. Gutxik dakite behar bezala egiten. Dantza hau ez da sukalde askotan sekula behar bezala egiten.

Garrantzitsua da, lehenik, ontzi estu eta altu batean frijitzea. Padera batean baino hobekiago. Oliba olio ugari isuri eta su bizi-bizian jarriko dugu padera: ez diogu olioari erretzeko astirik emango, bai ordea kea dariola hasteko. Arrautzak banan-banan hautsiko ditugu katilu batean eta altuera egoki batetik lerratuko ditugu olio berotan, zipriztinik gabe ospitalerako aitzakiarik eduki ez dezagun. Olioaren gainean hasten dituzte arrautzak trebeenek. Irauli edo bitsaderaz ukitu baino lehen, oliotan murgilduko dugu arrautza, ongi bero dadin eta arrautza frijitu zoragarria bitsaderari itsats ez dakion (erremediorik ez dago, bestela: ezin bereiziko ditugu bata eta bestea, eta lehertu egingo zaigu, seguruenik, gorringoa.

Halatan, arrautza ukitu aurretik, olio beroan bustiko dugu bitsadera, arrautza frijitua ganoraz atera ahal izateko. Ertzak parpailatsu atera bazaizkio, hainbat hobe, bikaina arrautza! Sutatik atera eta oparo emango diogu gatza arrautzari. Lagungarri gisa, nahi bezalako gaiak bidera ditzakegu: piperrak, patatak, hirugihar frijitua, txorizoa, txistorra.

Arrautzak nola frijitu
  1. […] honetarako, arrautza frijituak. RZ erraz-erraza badakizu, eta noiznahi egiteko modukoa. Baten batek “besterik ez bada, arrautza […]

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

zainzuri tortila

Zainzuri tortila

Zainzuri tortila Osagaiak Sorta bat zainzuri 3 koilarakada oliba olio 8 arrautza, joak eta gatza emanak Gatza Errezeta Alde gogorra eta lurtsua kenduko diegu zainzuriei. Zuritu. Muturra bereizi, 2 bat zm, eta xerra finetan moztuko …

Arrautza flana esnegainarekin

Arrautza flana esnegainarekin

Arrautza flana esnegainarekin Osagaiak 12 flan egiteko: Litro laurdena esnegain Litro bat esne 6 arrautza 12 arrautza gorringo Bainila, adaxka bat 300 g azukre Moldeak karameluz igurzteko: 200 g azukre Errezeta Arrautza gorringoak, arrautzak, 300 …

sukaldean-fondo0

Baratxuri eta perrexil arrautzopila

Osagaiak 8 baratxuri ale, xehatuak 3 koilarakada oliba olio Sorta eder bat perrexil, puska handi xamarretan pikatua 8 arrautza Gatza Errezeta Padera zabal batean, baratxuria eta olioa erantsi eta, su eztian jarriko ditugu berotzen. Arrautzak …

sukaldean-fondo0

Maionesa ziapearekin

Osagaiak Oliba olioa, litro erdia inguru 4 arrautza gorringo 3 koilarakada sagardo-ozpin 2 koilarakada bete ale-ziape edo ziape min, gustuen arabera Gatza, ximiko bat Errezeta Munduko saltsa hotz zabalduena da maionesa. Jaki askoren komodina da …

natila

Natila

Natila – Osagaiak Litro bat esne 8 gorringo Irin koilarakada lau bat 5 koilarakada azukre Errezeta Gogoko dugun zerbaitekin irakingo dugu esnea: limoi, kanela, bainila… Behin irakindakoan, epeltzen utziko dugu bazterrean. Gopor edo katilu batean …