Menua

Usoa erreta

  • Usoa erreta
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Usoa erreta – 

Osagaiak

  • 4 uso, 600 bat g edukiko ditu bakoitzak
  • 4 baratxuri ale, zuritu gabe
  • 2 koilarakada gurin
  • 4 koilarakada sagardo-ozpin
  • Koilarakada bat ale-ziape
  • Perrexila, guraizez txikitua
  • Gatza eta piperbeltza

Usoa erreta

Errezeta

Garbitu eta prestatuko ditugu usoak. Osorik lumatu eta gero kenduko dizkiogu lumatxo pixar txikiak. Garretan erreko dugu ondoren azala, lumaren arrastorik geldi ez dadin. Burua eta apoak kenduko dizkiegu ondoren. Erraiak aterako dizkiegu gero, kontu handiz, hesteak sabelaldeak urratu gabe erauziz. Hegalen muturra kendu eta lepoa moztu. Gatz-pipertu egingo dugu haien barrua eta, ondoren, listariz lotuko ditugu usoak: hankei ongi eutsirik eta paparrak egoki estutuz.

Lau usoak eroso sartuko diren kazola apal batean jarriko dugu gurina urtzen, baratxuriekin batean, eta ondotik ipiniko ditugu usoak. Alde guztietatik gorritu ondoren, aluminio-paper batean bildu eta 5 minutuan edukiko ditugu pausatzen. Kazolaren hondoan gelditu den zukuari ozpina erantsi eta, zapore azkarra kentzeko, irakitan eduki eta gero, ziapea eta perrexila ere gaineratuko dizkiogu. Gatz-puntua zuzenduko dugu ondoren.

Usoak moztuko ditugu, 8 hanka eta 8 papar bereiziz. Erretilu bero batean edo plater bero batzuetan banatu eta zuku egin berriaz bustiko ditugu. Uso errearen hankak oso gogor geratu ohi dira. Aukera bat da paparrak baino ez erretzea eta hankak saltsan maneatzea. Halatan, paparrak errerik eta hankak saltsan zerbitzatu ahal izango ditugu. Ez da makala, gero, egin beharreko lana!

Usoa erreta

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Usakume errea baratxuri eta patatekin

Osagaiak 4 usakume gizendu, 600 bat g bakoitzak 4 baratxuri ale, osorik eta zuritu gabe 2 koilarakada gurin 4 koilarakada sagardo-ozpin 2 koilarakada ale-ziape Perrexila, guraizez txikitua Gatza eta piperbeltza Patata baratxuriekin erreak, errezeta bat …

sukaldean-fondo0

Usakumea erreta

sagaiak 4 usakume gizendu, 600 bat g bakoitzak 4 baratxuri ale, osorik eta zuritu gabe 2 koilarakada gurin 4 koilarakada sagardo-ozpin 2 koilarakada ale-ziape Perrexila, guraizez txikitua Gatza eta piperbeltza *Lau pertsonentzat Errezeta Garbitu eta …

sukaldean-fondo0

Usakumea saltsan

Osagaiak 8 usakume, lumatuak, errairik gabe eta garbiak Litro eta erdi ardo beltz Zorrotada bat Xerezko ardo-ozpin Zorrotada bat brandy Zorrotada bat oliba olio 2 tipulin, pikatuak Tomate bat, pikatua Azenario bat, pikatua Eskukada bat …

Usoa saltsan

Usoa saltsan

Usoa saltsan –  Osagaiak 8 uso, lumatuak, errairik gabe eta garbiak Litro eta erdi ardo beltz Zorrotada bat Xerezko ozpin Zorrotada bat brandy Zorrotada bat oliba olio 2 tipulin, pikatuak Tomate bat, pikatua Azenario bat, …

sukaldean-fondo0

Usoa gatzozpinetan

Osagaiak 4 uso 2 eskarola garbi Xorta bat oliba olio Koilarakada bat gurin Oliba olio birjina eta Xerezko ardo-ozpina Gatza eta piperbeltz eho berria *Lau pertsonentzat Errezeta Olioa eta gurina jarri ondoren, su gainean jarriko …