Menua

Usakumea saltsan

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • 8 usakume, lumatuak, errairik gabe eta garbiak
  • Litro eta erdi ardo beltz
  • Zorrotada bat Xerezko ardo-ozpin
  • Zorrotada bat brandy
  • Zorrotada bat oliba olio
  • 2 tipulin, pikatuak
  • Tomate bat, pikatua
  • Azenario bat, pikatua
  • Eskukada bat perrexil zurtoin
  • Baratxuri-buru bat, osorik eta garbi
  • 8 ale piperbeltz
  • Ezkaia, adaxka bat
  • Ura
  • Koilarakada kakao hauts
  • 5 koilarakada oliba olio
  • 100 g gurin hotz

*Lau pertsonentzat

Errezeta

Ongi sartuko diren kazola batean jarriko ditugu usakumeak, mokoz behera. Haien gainean ipiniko ditugu tipulinak, tomatea, azenarioa, perrexil-zurtoinak, baratxuriak, piperbeltza eta ezkaia, eta isuriko ditugu olio, ozpin eta ardo zorrotadak. 12 orduz edukiko dugu guztia hozkailuan, ukitu gabe. Epe horren ostean, isurkariaren erdia erretiratu eta beste hainbeste ur erantsiko dugu. Estali eta su ezti-eztian jarriko dugu kazola, usakumeak xamur gelditu arte, hau da, 90 bat minutu irago arte. Eginak dauden frogatzeko, hankek xamur egon beharko dute (hatzez sumatuko dugu hori).

Egosi eta gero, kazolatik aterako ditugu usakumeak, eta egoste-saldatik bereiziko ditugu barazkiak. Saldari erantsiko diogu aurreneko marinadatik gorde dugun erdia. Saltsa maneatzeko, su ertainean jarriko ditugu barazkiak potxatzen, 5 koilarakada oliba oliotan, ongi izerditu eta ilun gelditu arte. Hiru aldiz erantsi eta urrituko dugu marinadaren salda. Turmixean xehatu eta, txano batetik irago ondoan, koilarakada handi bat kakao hauts eta zorrotada bat brandy erantsiko ditugu. Irakiten jarriko dugu guztia eta, irakinari eta hagaxkaz jotzeari utzi gabe, 100 gramo gurin hotz erantsiko dugu.

Bitan zatituko ditugu usakumeak luzeran, guraize batzuen bitartez. Usakumeen gainean iragaziko dugu ondoren saltsa, eta ordu erdian edukiko dugu guztia irakiten. Gatz-puntua neurtu, zuzendu eta mahairako prest edukiko ditugu usakumeak.

 

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Usoa saltsan

Usoa saltsan

Usoa saltsan –  Osagaiak 8 uso, lumatuak, errairik gabe eta garbiak Litro eta erdi ardo beltz Zorrotada bat Xerezko ozpin Zorrotada bat brandy Zorrotada bat oliba olio 2 tipulin, pikatuak Tomate bat, pikatua Azenario bat, …

sukaldean-fondo0

Usakume errea baratxuri eta patatekin

Osagaiak 4 usakume gizendu, 600 bat g bakoitzak 4 baratxuri ale, osorik eta zuritu gabe 2 koilarakada gurin 4 koilarakada sagardo-ozpin 2 koilarakada ale-ziape Perrexila, guraizez txikitua Gatza eta piperbeltza Patata baratxuriekin erreak, errezeta bat …

sukaldean-fondo0

Usakumea erreta

sagaiak 4 usakume gizendu, 600 bat g bakoitzak 4 baratxuri ale, osorik eta zuritu gabe 2 koilarakada gurin 4 koilarakada sagardo-ozpin 2 koilarakada ale-ziape Perrexila, guraizez txikitua Gatza eta piperbeltza *Lau pertsonentzat Errezeta Garbitu eta …

Usoa erreta

Usoa erreta

Usoa erreta –  Osagaiak 4 uso, 600 bat g edukiko ditu bakoitzak 4 baratxuri ale, zuritu gabe 2 koilarakada gurin 4 koilarakada sagardo-ozpin Koilarakada bat ale-ziape Perrexila, guraizez txikitua Gatza eta piperbeltza Usoa erreta Errezeta …

sukaldean-fondo0

Usoa gatzozpinetan

Osagaiak 4 uso 2 eskarola garbi Xorta bat oliba olio Koilarakada bat gurin Oliba olio birjina eta Xerezko ardo-ozpina Gatza eta piperbeltz eho berria *Lau pertsonentzat Errezeta Olioa eta gurina jarri ondoren, su gainean jarriko …