Uraza eta tipula entsalada
- Errezeta
- Bidali iruzkina
- Antzeko errezetak
Uraza eta tipula entsalada –
Osagaiak
- 2 letxuga ertain, xamur-xamurrak
- 5 luzoker edo pepino ertain, oso freskoak
- Oliba olio birjina, 10 koilarakada
- Limoi baten zukua
- Gatza eta piperbeltz eho berria
Errezeta
Letxuga hostoak ur hotzean garbitu, bertara ozpin edo lixiba tanta batzuk botata, eta ongi xukatu. Hostorik handienak eskuz zatitu, beti zurtoinetatik hostoetarantz.
Pepinoak zuritu eta azal arrasto guzti-guztiak kendu. Zenbat eta barnerago iritsi, orduan eta zuku eta gelatina gehiago aurkituko dugu. Xerra mehetan zatitu eta gobernatu katilu batean egindako ozpin saltsaren bi herenekin. Ozpin saltsa katilu batean prestatu limoi zukua edo ozpina gatz eta piperbeltz pittin batekin nahasiz eta oliba olio birjina hari mehean gehituz. Beste herenaz letxuga hostoak gobernatu, eta pepinoen gainean ezarri, horrela ez baitira zanpatuko. Fresko-fresko mahairatu.
Uraza eta tipula entsalada

Hegaluzea tipula saltsan
Hegaluzea tipula saltsan – Osagaiak 4 hegaluze solomo lodi, hezur eta azalik gabe, 220 g bakoitzak Ximiko bat irin 3 tipula, zerrenda mehetan moztuak 4 baratxuri ale Oliba olioa 2 baso arrain salda edo ur …

Tipula marmelada
Tipula marmelada – Osagaiak 10 tipula eder Koilaratxokada bat gurin 2 koilarakada azukre 10 koilarakada oliba olio 8 koilarakada handi granadina Gatza Errezeta Zerrenda mehetan moztuko ditugu tipulak, kontu handiz. Tipulak eroso sartuko zaizkigun kazola …

Urraburua labean tipula, patata eta tomatearekin
Urraburua labean tipula, patata eta tomatearekin Osagaiak Urraburu eder bat, 4 lagunentzako modukoa edo bi ertain, ezkata, errai eta alboko hezurrik gabe Baso erdi bat ardo zuri 6 koilarakada oliba olio 4 baratxuri xister, xerratan …

Tipula non gorde
Tipula non gorde Beharrezkoak Leku lehor eta iluna Lurrezko ontzi bat … Leku lehor ilunean gorde behar ditugu beti tipulak, patatetatik urrun, erraz asko hondatzen baitira haien ondoan. Gainera, hobe dugu lurrezko ontzietan, eta ez …

Atuna tipula saltsan
Osagaiak 4 atun solomo lodi, hezur eta azalik gabe, 220 g bakoitzak Ximiko bat irin 3 tipula, zerrenda mehetan moztuak 4 baratxuri ale Oliba olioa 2 baso arrain salda edo ur Xorta bat ardo zuri …