Menua

Urraburua labean tipula, patata eta tomatearekin

  • urraburua labean
  • urraburua
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Urraburua labean tipula, patata eta tomatearekin

Osagaiak

  • Urraburu eder bat, 4 lagunentzako modukoa edo bi ertain, ezkata, errai eta alboko hezurrik gabe Baso erdi bat ardo zuri
  • 6 koilarakada oliba olio
  • 4 baratxuri xister, xerratan
  • 3 koilarakada sagardo-ozpin
  • 4 tipulin txiki, zerrendatan
  • Kg erdi patata, zurituak eta dado txikitan moztuak
  • 2 tomate heldu, zurituak
  • Perrexil xehatua
  • Gatza

urraburua

Errezeta

Padera batean olio pixar bat jarri eta, gatza eman ondoren, salteatuko ditugu hartan tipulinak, gorritu arte. Geroko gordeko ditugu ondoren. Era berean, oliba olio ugaritan frijituko ditugu patata dadoak, ongi txigortu arte. Gorde ere egingo ditugu geroko. Ataletan zatituko ondoren, labana batez kenduko diegu tomateei barrena, eta lore-petaloak balira bezala utzi. Geroko gordeko ditugu hauek ere.

Gatza eman eta labeko erretilu batean paratuko dugu urraburua. Ardo zuria eta oliba olio pixka bat isuriko dugu ondoren. Aldez aurretik 180º-tan berotutako labean sartu eta hantxe edukiko ditugu 25 bat minutuan. Arrainaren zukuaz garaztatuko dugu aldiro-aldiro urraburua, mamia erdiko hezurretik aise askatzeko moduan dagoela ikusi arte. Heze egongo da beti erretiluaren hondoa, eta ura erantsiko dugu ardoa lurruntzen bada. Egizu kontu kilo bakoitzeko 15 bat minutu egin behar dituela arrainak labean.

Bukaera aldean, urraburua ia egin denean, zartagin batean olioa su bizian berotu eta baratxuri xerrak gorrituko ditugu hartan. Txigortu direnean, sagardo-ozpina eta arrain errearen zukuaren parte bat gaineratu eta irakiten edukiko dugu guztia segundo batzuetan. Erne zipriztinekin! Tipulina, patatak eta tomatea erantsiko dugu ondoren, kolorea doi-doi hartu eta baratxuri-oliotan ongi busti daitezen, eta haren gainetik hautseztatuko dugu perrexil xehatua. Hori guztia garaztatuko dugu erretiluan zabalik egongo den urraburuaren gainean. Mahairako prest edukiko dugu orduan urraburua.

Urraburua labean tipula, patata eta tomatearekin

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Bakailao freskoa irin-arrautzeztatua tipula eta piperrekin

Osagaiak 4 bakailao solomo beratu, 220 g bakoitzak Ximiko bat irin Arrautza joa 3 tipula, zerrenda mehetan moztua 12 piper berde, zerrendatan moztua 4 baratxuri ale Oliba olioa Gatza Errezeta Kazola zabal batean ipiniko ditugu …

Tipula zopa

Tipula zopa

Tipula zopa –  Osagaiak Kg erdia tipula, zerrendetan moztua baratxuri ale bat, xehatua Koilarakada bat gurin 2 koilarakada oliba olio Koilarakada apal bat irin Litro bat haragi-salda, mamitsua izan dadila (haragi-salda pastilla batez azkar dezakegu) …

Tipula eta hirugihar tarta

Tipula eta hirugihar tarta

Tipula eta hirugihar tarta –  Osagaiak Tarta molde bat, labean berotutako masa hautsiaz edo hostore masaz estalia 5 tipula ertain, xerratan moztuak 3 koilarakada oliba olio Baratxuri ale bat, txikitua Hirugihar ketua, dadotan moztua, eskutada …

Tipula marmelada

Tipula marmelada

Tipula marmelada –  Osagaiak 10 tipula eder Koilaratxokada bat gurin 2 koilarakada azukre 10 koilarakada oliba olio 8 koilarakada handi granadina Gatza Errezeta Zerrenda mehetan moztuko ditugu tipulak, kontu handiz. Tipulak eroso sartuko zaizkigun kazola …

Patata eta tipula entsalada

Patata eta tipula entsalada

Patata eta tipula entsalada –  Osagaiak Patatak uretan egosiak eta zurituak, kilo bat 2 tipulin, zerrenda mehe-mehetan zatituak Oliba olio birjina, limoi zuku pitin bat Gatza eta piperbeltz eho berria Patata eta tipula entsalada Errezeta …