Menua

Tipula marmelada

  • Tipula marmelada
  • Tipula03
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Tipula marmelada – 

Osagaiak

  • 10 tipula eder
  • Koilaratxokada bat gurin
  • 2 koilarakada azukre
  • 10 koilarakada oliba olio
  • 8 koilarakada handi granadina
  • Gatza

Errezeta

Zerrenda mehetan moztuko ditugu tipulak, kontu handiz. Tipulak eroso sartuko zaizkigun kazola zabal batean ipiniko dugu azukrea. Kazola su ertainean jarri eta karamelatzen utziko dugu azukrea, ezti-ezti, erre ez dadin. Karmelo gorrixka lortu dugularik, gurina erantsi eta urtzen utziko dugu: orduantxe sartuko dugu tipula eta biraka erabiliko dugu ondoren, ongi bustitzeko. Sua biziagotu, oliba olioa isuri eta gatza emango dugu. Zurezko zaliari eragiteari utzi gabe, karamelatzen utziko dugu tipula, eta kolore ilun erakargarria hartuko du arian-arian, erretzen uzten ez badiogu. Honelaxe jokatuko dugu 30 minutuan, zaliari eraginez bira eta bira. Ondoren, kazola estali, sua eztitu, eta ordu pare batean edo utziko dugu tipula konfitatzen. Ordu erdia lehenago, tapa erretiratu eta, gatz pixar bat gehiago eman eta gero, granadina isuriko dugu. Nahasi eta bere horretan utziko dugu tipula, marmelada-hari gozo bihurtua dagoeneko, ontzen eta gozatzen.

Tipula03Bi orduak igarotakoan, sutatik atera eta hozten utziko dugu kazola. Potetan sartu ahal izango dugu marmelada, edo hozkailuan eduki, kontsumitu arte.

Tipulak zerrenda mehetan moztu orde, tipula pikatua ere erabil dezakegu marmelada egiteko, bai eta beste gai batzuk ere, porrua edota are endibiak ere. Oso interesgarria da eskaintzen diguten kutsu mikatza.

Bikaina da marmelada hau plantxan nahiz kazolan erretako edozein haragiren ondoan. Aproposa bereziki ogi tartean jateko, oilasko erre puskaren batekin eta allioli pixar batez. Koilarakada bat erantsi ahal izango dugu dadotan mozturiko arandoi edo barrabil batzuk salteatu bezain laster, salteaturiko gaia sutatik atera baino lehentxeago.

Tipula marmelada

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Mugurdi marmelada

Mugurdi marmelada

Mugurdi marmelada –  Osagaiak 1,5 kg mugurdi, garbiak, txortenik gabe 300 g azukre 10 koilarakada limoi zuku Bainila adaxka bat, ireki eta aletua Mugurdi marmelada Errezeta Kazola batean ipiniko ditugu mugurdi guztiak. Azukrea, bainila ireki …

sukaldean-fondo0

Bakailao freskoa irin-arrautzeztatua tipula eta piperrekin

Osagaiak 4 bakailao solomo beratu, 220 g bakoitzak Ximiko bat irin Arrautza joa 3 tipula, zerrenda mehetan moztua 12 piper berde, zerrendatan moztua 4 baratxuri ale Oliba olioa Gatza Errezeta Kazola zabal batean ipiniko ditugu …

saltsa bizkaitarra

Saltsa bizkaitarra

Saltsa bizkaitarra –  Osagaiak 1,1 kg tipula zuri, zerrenda mehetan moztua 1,1 kg tipula gorri, zerrenda mehetan moztua 3 baratxuri ale, osorik eta zurituak 3 ale piperbeltz 12 koilarakada oliba olio Urdaiazpikoaren hezurra, puska txiki …

urraburua labean

Urraburua labean tipula, patata eta tomatearekin

Urraburua labean tipula, patata eta tomatearekin Osagaiak Urraburu eder bat, 4 lagunentzako modukoa edo bi ertain, ezkata, errai eta alboko hezurrik gabe Baso erdi bat ardo zuri 6 koilarakada oliba olio 4 baratxuri xister, xerratan …

Hegaluzea tipula saltsan

Hegaluzea tipula saltsan

Hegaluzea tipula saltsan –  Osagaiak 4 hegaluze solomo lodi, hezur eta azalik gabe, 220 g bakoitzak Ximiko bat irin 3 tipula, zerrenda mehetan moztuak 4 baratxuri ale Oliba olioa 2 baso arrain salda edo ur …