Menua

Txokolate trufak

  • txokolate trufak
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Txokolate trufak – 

Osagaiak

  • 300 g txokolate beltz, kalitate onekoa
  • 200 g txokolate esnedun
  • 200 g esnegain likido
  • Kakao hautsa, trufak hartan pasatzeko

 

Errezeta

  1. Esnegaina irakiten jarriko dugu ontzi batean lehenik. Irakiten hasi orduko, aterako dugu sutatik. Txokolate puskak azkar-azkar sartuko ditugu hartan, txokolate beltza eta esneduna, eta pausatzen utziko dugu minutu batzuetan, txokolatea urtu arte.
  2. Orduan sartuko dugu gomazko espatula edo zurezko zali bat eta hasiko gara eragiten, txokolatezko ore leun eta homogeneoa lortu arte eragin ere.
  3. Ontzi berean utz dezakegu orea hozten hozkailuan, ongi estalita, ordu batzuetan, txokolatea gogor dadin.
  4. Horren ostean, trufa zatitxoak egingo ditugu, kafeko koilara baten laguntzaz. Trufa zatiei forma eman eta kakao-hautsean, kakaoa garratza bada hobe, pasako ditugu gero.
  5. Pausatzen utzi eta jango ditugu.

Txokolate trufak

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Txokolate eta banana tarta

Txokolate eta banana tarta

Txokolate eta banana tarta –  Osagaiak Tarta molde bat, ore hautsiz edo hostorez estalia, labean errea 2 banana heldu Litro erdia esnegain 100 g azukre 5 arrautza 90 g txokolate beltz 30 g txokolate esnedun …

Txokolate krema mamitua

Txokolate krema mamitua

Txokolate krema mamitua –  Osagaiak 200 g txokolate ilun, kalitate onekoa Litro laurdena esne Litro laurdena esnegain urtu 4 arrautza gorringo 6 koilarakada azukre Koilarakada mutur bat kafe disolbagarri, nescafe modukoa Txokolate krema mamitua Errezeta …

Txokolate terrina erraza

Txokolate terrina erraza

Txokolate terrina erraza –  Osagaiak Bizkotxoa egiteko: 4 arrautza 125 g azukre 80 g irin Ximiko bat legamia hauts Trufa egiteko: 800 g txokolate beltz 3 gorringo 100 g gurin guri Arrautza zuringo bat, harrotua …

Brownie Iker M. eran

Brownie Iker M. eran

Brownie Iker M. eran –  Osagaiak 2OOgr kobertura 220gr Gurin 220gr Azukre 70gr Irina 4 Arrautza 1/2 Legamia Fruitu lehorra … Errezeta TRESNAK Katilu bat Irabiagailu Mikrouhina Aiztoa PRESTAKETA Jarri 4 arrautza katilu batean eta …

TXOKOLATE TARTA GeoVehrka

Txokolate tarta erraza

Txokolate tarta erraza –  Osagaiak 95 g txokolate beltz 90 g gurin, biguna, pomada baten antzera 45 g irin 150 g azukre 3 arrautza oso . Errezeta Maria bainuan urtuko ditugu lehenik gurina eta txokolatea, …