Menua

Txokolate trufak

  • txokolate trufak
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Txokolate trufak – 

Osagaiak

  • 300 g txokolate beltz, kalitate onekoa
  • 200 g txokolate esnedun
  • 200 g esnegain likido
  • Kakao hautsa, trufak hartan pasatzeko

 

Errezeta

  1. Esnegaina irakiten jarriko dugu ontzi batean lehenik. Irakiten hasi orduko, aterako dugu sutatik. Txokolate puskak azkar-azkar sartuko ditugu hartan, txokolate beltza eta esneduna, eta pausatzen utziko dugu minutu batzuetan, txokolatea urtu arte.
  2. Orduan sartuko dugu gomazko espatula edo zurezko zali bat eta hasiko gara eragiten, txokolatezko ore leun eta homogeneoa lortu arte eragin ere.
  3. Ontzi berean utz dezakegu orea hozten hozkailuan, ongi estalita, ordu batzuetan, txokolatea gogor dadin.
  4. Horren ostean, trufa zatitxoak egingo ditugu, kafeko koilara baten laguntzaz. Trufa zatiei forma eman eta kakao-hautsean, kakaoa garratza bada hobe, pasako ditugu gero.
  5. Pausatzen utzi eta jango ditugu.

Txokolate trufak

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

txokolate saltsa

Txokolate saltsa

Txokolate saltsa –  Osagaiak Hiru litro laurden ur 600 g azukre 250 g txokolate mingots 250 g esnegain likido … Errezeta Su ezti-eztian, eltze batean, ura, azukrea eta txokolatea jarriko ditugu. Irakiten hasten denean, esnegaina …

Txokolate eta banana tarta

Txokolate eta banana tarta

Txokolate eta banana tarta –  Osagaiak Tarta molde bat, ore hautsiz edo hostorez estalia, labean errea 2 banana heldu Litro erdia esnegain 100 g azukre 5 arrautza 90 g txokolate beltz 30 g txokolate esnedun …

Txokolate terrina erraza

Txokolate terrina erraza

Txokolate terrina erraza –  Osagaiak Bizkotxoa egiteko: 4 arrautza 125 g azukre 80 g irin Ximiko bat legamia hauts Trufa egiteko: 800 g txokolate beltz 3 gorringo 100 g gurin guri Arrautza zuringo bat, harrotua …

Tiramisua-2

Tiramisua

Tiramisua –  Osagaiak 5 arrautza 75 g azukre 75 g irin Kafe bat bikoitza eta beltza, expresoa Pattar zorrotada eder bat (amaretto) 4 arrautza gorringo 8 koilarakada azukre Mascarpone gazta krematsua, 250 g 4 arrautza …

Txokolate beroa

Txokolate beroa

Txokolate beroa –  Osagaiak Litro erdia esne Gurina, zati eder bat 100 g txokolate beltza, kalitate onekoa eta zatitua 2 koilarakada azukre beltz Txokolate beroa Errezeta Kazola batean, su ezti-eztian edukiko ditugu esnea eta azukrea …