Menua

Txokolate moussea

  • TxokolateMoussea2
  • TxokolateMoussea-JavierLastras
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Txokolate moussea – 

Txokolate Moussea

Txokolate Moussea – Javier Lastras

Osagaiak

  • 300 g txokolatea ilun, kalitate onekoa
  • 2 arrautza eta 2 gorringo
  • 5 koilarakada azukre
  • Litro erdia esnegain, harrotua
  • Xorta bat ron

* Lau pertsonentzat

Errezeta

  1. Ontzatan moztu eta gopor batean sartuko dugu mikrouhinetan, indar apalenean, ur dadin.
  2. Bitartean, hagaxkaz joko ditugu, beste gopor batean, gorringoak eta arrautzak 3 koilarakada azukrearekin, orea loditzen eta zuritzen hasia dela sumatu arte. Gainera, beste 2 koilarakada azukreak erantsiko dizkiogu tinko harroturiko esnegainari.
  3. Urtu ondoren erantsiko diogu txokolateari rona, xorta bat. Azukrearekin jotako arrautzekin nahasiko dugu ondoren.
  4. Gomazko espatula batez erantsiko diogu ondoren ore hau esnegain harro azukreztatuari, goitik behera leunki nahasiz, moussea ahalik eta harroena izan dadin. Ez azkar jo, esnegain harrotua apal ez dadin.
  5. Goporretan edo portzelanazko pote txikitan banatuko dugu nahastura, eta ongi tapatuta edukiko ditugu hozkailuan, jan aurretik.

Txokolate moussea

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

txokolate saltsa

Txokolate saltsa

Txokolate saltsa –  Osagaiak Hiru litro laurden ur 600 g azukre 250 g txokolate mingots 250 g esnegain likido … Errezeta Su ezti-eztian, eltze batean, ura, azukrea eta txokolatea jarriko ditugu. Irakiten hasten denean, esnegaina …

Tiramisua-2

Tiramisua

Tiramisua –  Osagaiak 5 arrautza 75 g azukre 75 g irin Kafe bat bikoitza eta beltza, expresoa Pattar zorrotada eder bat (amaretto) 4 arrautza gorringo 8 koilarakada azukre Mascarpone gazta krematsua, 250 g 4 arrautza …

Txokolate tarta mamitua

Txokolate tarta mamitua

Txokolate tarta mamitua –  Osagaiak Tarta molde bat, ore hautsiz edo hostorez estalia, labean errea Litro erdia esnegain 100 g azukre 5 arrautza 90 g txokolate beltz 30 g txokolate esnedun Tartaren estalkia osagaiak: 100 …

TXOKOLATE TARTA GeoVehrka

Txokolate tarta erraza

Txokolate tarta erraza –  Osagaiak 95 g txokolate beltz 90 g gurin, biguna, pomada baten antzera 45 g irin 150 g azukre 3 arrautza oso . Errezeta Maria bainuan urtuko ditugu lehenik gurina eta txokolatea, …

txokolate trufak

Txokolate trufak

Txokolate trufak –  Osagaiak 300 g txokolate beltz, kalitate onekoa 200 g txokolate esnedun 200 g esnegain likido Kakao hautsa, trufak hartan pasatzeko   Errezeta Esnegaina irakiten jarriko dugu ontzi batean lehenik. Irakiten hasi orduko, …