Txokolate moussea
- Errezeta
- Bidali iruzkina
Txokolate moussea –
Osagaiak
- 300 g txokolatea ilun, kalitate onekoa
- 2 arrautza eta 2 gorringo
- 5 koilarakada azukre
- Litro erdia esnegain, harrotua
- Xorta bat ron
* Lau pertsonentzat
Errezeta
- Ontzatan moztu eta gopor batean sartuko dugu mikrouhinetan, indar apalenean, ur dadin.
- Bitartean, hagaxkaz joko ditugu, beste gopor batean, gorringoak eta arrautzak 3 koilarakada azukrearekin, orea loditzen eta zuritzen hasia dela sumatu arte. Gainera, beste 2 koilarakada azukreak erantsiko dizkiogu tinko harroturiko esnegainari.
- Urtu ondoren erantsiko diogu txokolateari rona, xorta bat. Azukrearekin jotako arrautzekin nahasiko dugu ondoren.
- Gomazko espatula batez erantsiko diogu ondoren ore hau esnegain harro azukreztatuari, goitik behera leunki nahasiz, moussea ahalik eta harroena izan dadin. Ez azkar jo, esnegain harrotua apal ez dadin.
- Goporretan edo portzelanazko pote txikitan banatuko dugu nahastura, eta ongi tapatuta edukiko ditugu hozkailuan, jan aurretik.