Menua

Txipiroiak patatekin

  • Txipiroiak patatekin
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Txipiroiak patatekin – 

Osagaiak

  • Kg bat txipiroi garbi, zatituak
  • Kg bat patata
  • Oliba olioa
  • Baso bete ardo zuri
  • 2 baratxuri ale, pikatuak
  • 2 tipula, pikatuak
  • Gatza

Errezeta

Kazola zabal batean erantsiko dugu oliba olioa, gatza, baratxuriak eta tipulak, su ertainean. 20 bat minutuan edukiko dugu guztia gozatzen, kolore pixka bat hartu eta xamur gelditu arte. Txipiroi puskak eta ardo zuria gaineratu, gatz pixar bat gehiago eman eta ongi maneatuko dugu ondoren guztia, kazola tapaturik, 45 bat minutuan.

Olio ugaritan frijituko ditugu patatak, zurituak eta cm bateko lodieran moztuak, kanpotik kolorea hartu arren, barrutik tinko iraun dezaten. Txipiroien kazolan irauliko ditugu ondoren. Beste 20 bat minutu eta ongi eginak egongo dira. Gatz pittin bat gehiago eman eta perrexil xehatua hautseztatuko dugu gainetik. Kazolak ez du saldatsuegi behar, patatak eta txipiroiak oso mamitsu ageriko dira eta haien saltsa lodia bezain urria izango da.

Errezeta hau txipiroi begihandiekin edo potekin bidera daiteke. Potekin eginez gero, jakin dezagun Galizian “choupas” deitzen diotela jaki honi, izen hori baitu han pota txikiak.

Txipiroiak patatekin

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Txipiroi txikiak bere tintan

Txipiroi txikiak bere tintan

Txipiroi txikiak bere tintan –  Osagaiak 30 txipiroi txiki, aborinekoak 6 tipulin, pikatuak Piper berde bat, pikatua 2 baratxuri ale, xehatuak Txipiroien garroak eta hegalak, oso fin pikatuak 5 koilarakada handi oliba olio birjina Baso …

Arroz beltza txipiroiekin

Arroz beltza txipiroiekin

Arroz beltza txipiroiekin Osagaiak Kg erdi txipiroi, dadotan moztuak Txipiroien tintak 8 koilarakada handi oliba olio birjina 2 tipulin handi, pikatuak 2 baratxuri ale, xehatuak 500 g arroz, ale biribilekoa 2 baso ardo zuri 1,3 …

txipiroi

txipiroi ogi-arrautzeztatuak

txipiroi ogi-arrautzeztatuak –  Osagaiak Kg bat txipiroi, triparik eta barruko lumarik gabe Esnea 2 baratxuri ale, zanpatuak Ogi birrindua Oliba olioa Gatza txipiroi ogi-arrautzeztatuak Errezeta Arrandegian garbituko dizkigute txipiroiak. Azala fresko eta kolperik gabe badago, …

TXIPIROIAK JoseluBlanco

Txipiroi zatituak bere tintan

Txipiroi zatituak bere tintan Osagaiak 2 kg txipiroi begihandi, triparik gabe, azalarekin eta puska ertainetan moztuak 6 tipulin, pikatuak Piper berde bat, pikatua 2 baratxuri ale, xehatuak 3 koilarakada handi oliba olio birjina Baso bete …

Txipiroi frijituak

Txipiroi frijituak

Txipiroi frijituak –  Osagaiak Kg bat txipiroi, erdi tamainakoak Irina Gatza Oliba olioa, frijitzeko 2 baratxuri ale Txipiroi frijituak Errezeta Ongi garbituko dizkigute txipiroiak arrandegian, tripak kendurik eta gorputzak (azal ukitu gabe, oso garrantzitsua da …