Menua

Txerri txuletak tipula saltsan

  • Txerri txuletak tipula saltsan
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Txerri txuletak tipula saltsan – 

Osagaiak

  • 4 txerri txuleta
  • 3 tipula, zerrenda mehetan moztuak
  • 4 baratxuri ale
  • Oliba olioa
  • 2 baso arrain salda edo ur
  • Xorta bat ardo zuri
  • Gatza
  • Perrexila

Txerri txuletak tipula saltsan

Errezeta

Kazola batean oliba olioa isuri, tipulak gaineratu, gatza eman eta su eztian edukiko dugu guztia, 45 bat minutuan, barazkia gorritu eta xamur geratu arte. Epe horren ondoren erantsiko dugu ardoa; lurrintzen utzi ondoren erantsiko dugu salda edo ura, gatz pixak batez. Irakiten hasi orduko, sutatik atera eta irabiagailuan joko dugu saltsa. Iragazki fin batetik pasa eta kazola batean gordeko dugu geroko.

Sutan jarriko dugu ondoren zartagin bat, xorta bat oliorekin eta baratxuria. Txerri txuletak egin zartagian.

Aurkezpena xinplea, txuletak aurkeztu eta saltsa gainean perrexil apur batez, eta mahaira.

Txerri txuletak tipula saltsan

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Javier Lastras

Atuna tipularekin

Atuna tipularekin –  Osagaiak 4 atun solomo lodi, hezur eta azalik gabe, 220 g bakoitzak Ximiko bat irin 6 tipula, zerrenda mehetan moztuak 4 baratxuri ale Oliba olioa Xorta bat ardo zuri Gatza Atuna tipularekin …

Tipula marmelada

Tipula marmelada

Tipula marmelada –  Osagaiak 10 tipula eder Koilaratxokada bat gurin 2 koilarakada azukre 10 koilarakada oliba olio 8 koilarakada handi granadina Gatza Errezeta Zerrenda mehetan moztuko ditugu tipulak, kontu handiz. Tipulak eroso sartuko zaizkigun kazola …

Tipula02

Tipulak non gorde

Tipulak non gorde –  Beharrezkoak Leku lehor eta iluna Lurrezko ontzi bat … Tipulak non gorde Leku lehor ilunean gorde behar ditugu beti tipulak, patatetatik urrun, erraz asko hondatzen baitira haien ondoan. Gainera, hobe dugu …

sukaldean-fondo0

Tipula tarta

Osagaiak Tarta molde bat, labean berotutako masa hautsiaz edo hostore masaz estalia 5 tipula ertain, xerratan moztuak 4 koilarakada oliba olio Baratxuri ale bat, txikitua Baso txiki bat esnegain likido Gazta arraspatua, eskutada bat Gatza …

sukaldean-fondo0

Txerri azpizunak erreta

Osagaiak 3 edo 4 txerri azpizun, osoak eta erdi tamainakoak 4 baratxuri ale, osorik Baso erdia ardo zuri Ezkaia, adaxka bat Oliba olioa Baso erdia salda edo ur Gatza *Lau pertsonentzat Errezeta Gatza eman ondoren, …