Menua

Txerri txuletak sagarrekin

  • txerri txuleta sagarrarekin
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Txerri txuletak sagarrekin – 

Osagaiak

  • 8 txerri txuleta ertain
  • 4 sagar, zurituak eta atal loditan moztuak, zuztarrik gabe
  • Xorta bat limoi zuku
  • Kanela, ezpaltxo bat
  • Gurina, mutur eder bat
  • Oliba olioa eta gatza

*Lau pertsonentzat

Errezeta

Gutxienez bi txandatan egingo ditugu txuletak, egos ez daitezen. Su bizi-bizian. Xorta bat oliba olio isuri eta bi aldeetatik txigortuko ditugu txuletak kanpotik gorri eta barrutik mamitsu gera daitezen. Gatza emango diegu, oparo, atera baino lehentxeago.

Sua guztiz apaldu eta gurin muturra erantsiko dugu paderan. Urtu eta apartzen hasi orduko gaineratuko ditugu sagar atalak, limoi zukuan bustiak. Su ertainean salteatuko ditugu. Kanela ezpaltxoa erantsi eta gorritzen utziko dugu guztia, erre gabe, 8 bat minutu guztira. Tanta batzuk calvados edo brandy isuri ahal izango ditugu bukaeran. Haragi salteatuarekin zerbitzatuko ditugu sagar hauek.

 

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Sagar tarta

Sagar tarta kremarik gabe

Sagar tarta kremarik gabe –  Osagaiak Tartak egiteko molde bat, hondoa hostorez estalita. Moldetik zentimetro batzuk kanpora atera behar du hostoreak Hostore disko bat, pixka bat txikiagoa, tarta estaltzeko 8 errege sagar garratz, errezil-sagarrak Gurina, …

Txerri mingaina eta patatak entsaladan

Txerri mingaina eta patatak entsaladan

Txerri mingaina eta patatak entsaladan –  Osagaiak 8 txerri mingain garbi Baratxuri-buru bat Porru bat, osorik Tipulin bat, osorik Kg bat patata, uretan egosiak eta zurituak Eskukada bat perrexil, trauskil moztua Oliba olio birjina Xorta …

sagar erreak

Sagar erreak

Sagar erreak Osagaiak 8 errege sagar 8 koilarakada azukre Xorta bat sagardo-pattarra Ura, baso erdia Sagar erreak Errezeta Labea berotuko dugu lehenik, 180º-ko tenperaturan. Erretilu batean ipiniko ditugu zortzi sagarrak, osorik, ongi garbitu eta lehortu …

Txerri txuletak patatekin

Txerri txuletak patatekin

Txerri txuletak patatekin –  Osagaiak 8 txerri txuleta ertain Tipulin bat, pikatua Oliba olioa eta gatza Xorta bat sagardo-ozpin Perrexil xehatua Patata frijitu asko Txerri txuletak patatekin Errezeta Gutxienez bi txandatan egingo ditugu txuletak, egos …

Sagar tarta kremarekin

Sagar tarta kremarekin

Sagar tarta kremarekin –  Osagaiak Tartak egiteko molde bat, hondoa hostorez estalita. Moldetik zentimetro batzuk kanpora atera behar du hostoreak Hostore disko bat, pixka bat txikiagoa, tarta estaltzeko Litro laurdena krema 8 errege sagar garratz, …