Menua

Sagar tarta kremarekin

  • Sagar tarta kremarekin
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Sagar tarta kremarekin – 

Osagaiak

  • Tartak egiteko molde bat, hondoa hostorez estalita. Moldetik zentimetro batzuk kanpora atera behar du hostoreak
  • Hostore disko bat, pixka bat txikiagoa, tarta estaltzeko
  • Litro laurdena krema
  • 8 errege sagar garratz, errezil moldekoak
  • Gurina, puska eder bat
  • 2 bainila-adaxka, naturala
  • Arrautza gorringo bat

Sagar tarta kremarekin

Errezeta

Zuritu eta laurdenetan zatituko ditugu sagarrak, labana zorrotz batez barneko zuztarra kendu ondoan. Padera handi batean, sutan ipiniko dugu gurina, su eztian, eta erantsiko ditugu sagar laurdenak, bainila lekak bitan irekiak eta haien barneko aleak. Su eztian edukiko dugu guztia, gorritu eta bainila eta gurinaren usaina hartu arte. Hasieran hobe da arin-arin gorritzea, karamelu kolorea har dezaten, eta gero egingo ditugu erabat, su eztian. 20 minutu inguru edukiko ditugu sutan. Bi txandatan egin ditzakegu, trinkotu ez daitezen. Astiro joatea hobe betiere. Egin ondoren, sutatik atera eta hozten utziko ditugu sagarrak.

Hostore-tartaren hondoa kremaz bete eta koilara baten kanpoaldeaz zabalduko dugu leun-leun bazter guztiak egoki har ditzan. Orduan ipiniko ditugu sagarrak, jada hotzak, moldearen hostorezko hondoaren gainean, ertzetik zentimetro batera, estu-estu eta erdialdean bizkartxo antzekoa osatuz, hauxe da, Jogi hartzaren gustuko tarta horietako bat egingo dugu, erdialdean sagar askotxo ipinita. Sagar guztiak behar bezala egokitu ondoren, estali egingo ditugu arrautza, azukre eta limoiaz eginiko nahastura krematsuaz. Hostorezko diskoa ipiniko dugu gainean ondoren. Oinarriko hostorean moldetik irteten den zatitxoarekin ximikoan barrurantz hartuko dugu inguru osoan gaineko hostorea, enpanada bat balitz bezala itxi ahal izateko.

Brotxa batekin arrautza gorringo joaz margotuko dugu ondoren tartaren azalera osoa, eta zulotxo batzuk egingo dizkiogu sardexka baten hortzekin, frutaren lurruna kanpora irten dadin eta tarta puztu ez dadin. Labean sartuko dugu ondoren, 200º-ko tenperaturan, 40 bat minutuan, baina lehen 20 minutuetan aluminio-paperez estalita edukiko dugu, gehiegi gorritu ez dadin. Azken 20 minutuetan kendu egingo dugu paper hori. Ongi gorritua eta barrutik heze geratu behar zaigu tarta. Epel edo giroko tenperaturan jango dugu. Ez dugu inoiz ere hozkailuan sartu behar, hostorea bigundu egingo baita bestela.

Sagar tarta kremarekin

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Luzokerra entsalada sagar eta jogurtarekin

Osagaiak 6 pepino ertain, oso freskoak 2 sagar berde, granny smith Oliba olio birjina, 10 koilarakada Jogurt natural bat, azukretu gabea Limoi baten zukua Gatza eta piperbeltz eho berria *Lau pertsonentzat Errezeta Garrantzi handikoa da …

Sagar tarta mahaspasekin

Sagar tarta mahaspasekin

Sagar tarta mahaspasekin –  Osagaiak Tarta molde bat, labean berotutako masa hautsi fin-finaz estalia, hotza 6 sagar, zurituak, dadotan moztuak Korintoko mahaspasak, eskutada bat (sobera lehor baleude, zenbait orduz eduki beratzen Calvados-etan) Zurrusta bat Calvados …

Tatin sagar tarta

Tatin sagar tarta

Tatin sagar tarta –  Osagaiak 6 golden sagar, zurituak eta lau puskatan zatituak, barruko zuztarra kendu eta limoi zukuaz igurtziak 125 g gurin bigun 150 g azukre-hauts Bainila adaxka bat, irekia eta aletua 250 g …

Sagar enpanadatxoak

Sagar enpanadatxoak

Sagar enpanadatxoak –  Osagaiak 20 disko ore, enpanadatxoak egiteko 6 golden sagar, zurituak, zuztarra kendu eta dado txikietan zatituak Limoi baten zukua Gurina, intxaur eder baten neurriko zatia Azukre koilarakada bat Arrautza, joa Errezeta Azukrea …

Gabon konpota

Gabon konpota

Gabon konpota –  Osagaiak 2 l ur Litro bat ardo beltz, ona 400 g azukre Kanela, ezpal bat Litro laurdena mertxika-zati lehor Litro laurdena aran pasa Litro laurdena piku lehor Litro laurdena mahaspasa . . …