Menua

Sagar tarta kremarik gabe

  • Sagar tarta
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Sagar tarta kremarik gabe – 

Osagaiak

  • Tartak egiteko molde bat, hondoa hostorez estalita. Moldetik zentimetro batzuk kanpora atera behar du hostoreak
  • Hostore disko bat, pixka bat txikiagoa, tarta estaltzeko
  • 8 errege sagar garratz, errezil-sagarrak
  • Gurina, puska eder bat
  • 2 adaxka bainila natural
  • Arrautza bat eta arrautza gorringo bat
  • 2 koilarakada azukre
  • Limoi erdi baten birrindura

Sagar tarta kremarik gabe

Errezeta

Zuritu eta laurdenetan zatituko ditugu sagarrak, labana zorrotz batez barneko zuztarra kendu ondoan. Padera handi batean, sutan ipiniko dugu gurina, su eztian, eta erantsiko ditugu sagar laurdenak, bainila adaxkak bitan irekiak eta haien barneko aleak. Su eztian edukiko dugu guztia, gorritu eta bainila eta gurinaren usaina hartu arte. Hasieran hobe da arin-arin gorritzea, karamelu kolorea har dezaten, eta gero egingo ditugu erabat, su eztian. 20 minutu inguru edukiko ditugu sutan. Bi txandatan egin ditzakegu, trinkotu ez daitezen. Astiro joatea hobe beti ere. Egin ondoren, sutatik atera eta hozten utziko ditugu sagarrak.

Gopor batean, irabiatzeko hagaxkaz joko ditugu arrautza, azukrea eta limoi birrindura, nahasturak apar itxura, kolore zurixka eta krema baten antza har dezan arte. 10 bat minutu arituko gara lan horretan. Orduan ipiniko ditugu sagarrak, jada hotzak, moldearen hostorezko hondoaren gainean, ertzetik zentimetro batera, estu-estu eta erdialdean bizkartxo antzekoa osatuz, hauxe da, Jogi hartzak gustuko zituen tarta horietako bat egingo dugu, erdialdean sagar askotxo ipinita. Sagar guztiak behar bezala egokitu ondoren, estali egingo ditugu arrautza, azukre eta limoiaz eginiko nahastura krematsuaz. Hostorezko diskoa ipiniko dugu gainean ondoren. Oinarriko hostorean moldetik irteten den zatitxoarekin ximikoan barrurantz hartuko dugu inguru osoan gaineko hostorea, enpanada bat balitz bezala itxi ahal izateko.

Brotxa batekin arrautza gorringo joaz margotuko dugu ondoren tartaren azalera osoa, eta zulotxo batzuk egingo dizkiogu sardexka baten hortzekin, frutaren lurruna kanpora irten dadin eta tarta puztu ez dadin. Labean sartuko dugu ondoren, 200º-ko tenperaturan, 40 bat minutuan, baina lehen 20 minutuetan aluminio-paperez estalita edukiko dugu, gehiegi gorritu ez dadin. Azken 20 minutuetan kendu egingo dugu paper hori. Ongi gorritua eta barrutik heze geratu behar zaigu tarta. Epel edo giroko tenperaturan jango dugu. Ez dugu inoiz ere hozkailuan sartu behar, hostorea bigundu egingo baita bestela.

Sagar tarta kremarik gabe

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sagar erreak

Sagar erreak

Sagar erreak Osagaiak 8 errege sagar 8 koilarakada azukre Xorta bat sagardo-pattarra Ura, baso erdia Sagar erreak Errezeta Labea berotuko dugu lehenik, 180º-ko tenperaturan. Erretilu batean ipiniko ditugu zortzi sagarrak, osorik, ongi garbitu eta lehortu …

txerri txuleta sagarrarekin

Txerri txuletak sagarrekin

Txerri txuletak sagarrekin –  Osagaiak 8 txerri txuleta ertain 4 sagar, zurituak eta atal loditan moztuak, zuztarrik gabe Xorta bat limoi zuku Kanela, ezpaltxo bat Gurina, mutur eder bat Oliba olioa eta gatza *Lau pertsonentzat …

Sagar enpanadatxoak

Sagar enpanadatxoak

Sagar enpanadatxoak –  Osagaiak 20 disko ore, enpanadatxoak egiteko 6 golden sagar, zurituak, zuztarra kendu eta dado txikietan zatituak Limoi baten zukua Gurina, intxaur eder baten neurriko zatia Azukre koilarakada bat Arrautza, joa Errezeta Azukrea …

pontxea

Likore pontxea

Likore pontxea –  Osagaiak Kg bat azukre Botila bat cointreau Litro laurdena ron zahar Litro laurdena benedictine 4 laranja, puskatan 4 sagar, puskatan 4 banana, xerratan Mahats mordo eder bat, aletua 2 udare, puskatan 4 …

sagar konpota

Sagar konpota

Sagar konpota Osagaiak 9 sagar golden, edo hobe, errege-sagar (Errezilgoak) Dezilitro bat ur Bainila leka bat, irekia eta aletua Limoi baten zukua Sagar konpota Errezeta Sagarrak zuritu eta puska ezberdinetan zatitu, baina bihotza baztertu. Fruta …