Menua

Txerri aztala dilistekin

  • Txerri aztala dilistekin
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Txerri aztala dilistekin

Osagaiak

  • Txerri aztal bat etxean egosia, bere egoste-saldarekin
  • Tipulin bat, pikatua
  • Porru baten zuria, pikatua
  • Azenario bat, pikatua
  • Ximiko bat piperrauts gozo
  • 300 g dilista
  • Baratxuri ale bat, xerratan
  • Oliba olio birjina
  • Perrexila, xehatua
  • Ura eta gatza

Errezeta

  1. Lehenengo, aztala egosi, xukatu eta gorde egingo dugu geroko. Salda ere gordeko dugu.
  2. Kazola batean, tipulina, porruaren zuria eta azenarioa, dilistak eta piperrautsa erantsi, gatz pikor batzuk eman eta, hatz bete gainetik estaliko dugu guztia aztala egositako saldaz. Ezti-ezti edukiko dugu dena egosten, 50 bat minutuan.
  3. Haien ostean, baratxuri-olioa prestatuko dugu. Horretarako, padera bat su bizian jarri, oliba olioa isuri eta oso bero dagoela erantsiko ditugu baratxuriak, xaflatan moztuak. Bizi-bizi gorrituko ditugu, erretzen utzi gabe, eta oraindik sutan edukiko ditugun dilisten gainean irauliko ditugu gero.
  4. Irakin eztian utziko dugu guztia minutu batzuetan eta sutatik aterako dugu kazola, dilistak xamur eta zaporetsu daudela frogatu ondoren. Oso saldatsu geratu bazaizkigu, dilistak atera eta murrizten edukiko dugu salda, eta bolumena galdu duenean erantsiko ditugu berriro dilistak. Gatz-puntua zuzenduko dugu ondoren.

Kasu!

Dilisten gainean aurkeztuko dugu txerria aztala, papurturik eta hezurrik gabe, eta perrexil xehatua hautseztatuko dugu jakiaren gainetik. Dilisten salda murrizterakoan xorta bat esnegain urtu eransten badugu, emaitza hobea izango da, baina xorta bat izan dadila, ez gehiago.

Txerri aztala dilistekin

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Txerri matrailak eta hankak remelluri eran

Osagaiak 6 txerri matrail, hezurgabetuak edo hezurrekin, nahi dugun bezala; hezurgabetuz gero, hobeki sartuko zaizkigu kazolan 6 txerri hanka, aurrekoak, zuri-zuriak 30 baratxuri ale, zuritu gabe Porru bat, txikitua Tipulin bat, txikitua “Remelluri” ardo beltz …

Dilista zopa

Dilista zopa

Dilista zopa Osagaiak 300 g dilista Tipulin erdia Azenario bat Baratxuri ale bat 100 g hirugihar ketu 15 koilarakada esnegain Litro erdia salda edo ur (haragi-salda pastillaz hornitua) Gatza … Errezeta Kazola zabal batean, doi-doi …

urdeki

Urdeki hotzak nola gorde

Urdeki hotzak nola gorde –  Osagaiak Kaxa hermetikoak Errezeta / Teknika Urdekiak gordetzeko, hezetasunetik eta usain arrotzetatik gordeko duten kaxa hermetikoak eduki behar ditugu. Garrantzitsua da hori. Oso maiz erosten dira egun urdekiak xerratan eta …

sukaldean-fondo0

Txahal saiheskiak saltsan

Osagaiak 2 kg txahal saiheski, zatitua 4 baratxuri ale, pikatuak 2 porru, pikatuak 2 tipulin, pikatuak 8 koilarakada tomate saltsa Baso bete ardo zuri Oliba olioa Litro bat salda edo ur Gatza Errezeta Oliba olioa …

Txerri txuletak patatekin

Txerri txuletak patatekin

Txerri txuletak patatekin –  Osagaiak 8 txerri txuleta ertain Tipulin bat, pikatua Oliba olioa eta gatza Xorta bat sagardo-ozpin Perrexil xehatua Patata frijitu asko Txerri txuletak patatekin Errezeta Gutxienez bi txandatan egingo ditugu txuletak, egos …