Menua

Txahal saiheskiak saltsan

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • 2 kg txahal saiheski, zatitua
  • 4 baratxuri ale, pikatuak
  • 2 porru, pikatuak
  • 2 tipulin, pikatuak
  • 8 koilarakada tomate saltsa
  • Baso bete ardo zuri
  • Oliba olioa
  • Litro bat salda edo ur
  • Gatza

Errezeta

Oliba olioa kazola zabal batean isuri, eta su ertainean axaletik frijitzen ipiniko ditugu saiheski zatiak, gatza eman ondoan. Utzi egingo diegu alde guztietatik gorri daitezen arte. Horren ostean, sua eztitu eta gainera isuriko ditugu barazki guztiak, eta frijitzen utziko ditugu, erre gabe betiere, 10 bat minutuan. Ardo zuria isuri eta lurrintzen utziko dugu istant batzuk.

Orduan erantsiko dugu tomate saltsa, buelta batzuk eman eta isuri egingo dugu ondoren salda edo ura. Su eztian egiten utziko dugu guztia, 190 bat minutu, ongi xamurtu eta saltsa saiheski puskei itsats dakien arte, saldatsua ez baitzaigu geratu behar. Hondoa lehor dagoela eta haragia oraindik ez dela egin ikusten badugu, ur gehiago isuriko dugu. Uzkurtu eta hezurretik erraz bereizten denean, orduantxe egongo da haragia egina. Jan aurretik, patata frijitu lauki batzuk edo txanpinoi salteatuak erantsi ditzakegu saiheskiaren hornigai gisa. Patata purearekin zerbitzatzen badugu bikaina egongo da benetan.

 

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Txerri azpizunak saltsan

Osagaiak 3 edo 4 txerri azpizun, erdi tamainakoak eta puska handitan moztuak 4 baratxuri ale, osorik 2 azenario, xerratan moztuak 2 porru, pikatuak 2 tipulin, pikatuak Baso erdia ardo zuri 6 koilarakada tomate saltsa Ezkaia, …

sukaldean-fondo0

Txerri mingain irin-arrautzeztatua

Osagaiak 8 txerri mingain garbi Baratxuri-buru bat Porru bat, osorik Tipulin bat, osorik Oliba olioa Ura Gatza Irina eta arrautza joa Oliba olio, frijitzeko *Lau pertsonentzat Errezeta Kazola batean olio tanta bat isuri, eta gorritzen …

sukaldean-fondo0

Behi saiheskia saltsan

Osagaiak 2 kg behi saiheski, zatitua 4 baratxuri ale, pikatuak 2 porru, pikatuak 2 tipulin, pikatuak 8 koilarakada tomate saltsa Baso bete ardo zuri Oliba olioa Litro bat salda edo ur Gatza Errezeta Oliba olioa …

Txerri txuletak patatekin

Txerri txuletak patatekin

Txerri txuletak patatekin –  Osagaiak 8 txerri txuleta ertain Tipulin bat, pikatua Oliba olioa eta gatza Xorta bat sagardo-ozpin Perrexil xehatua Patata frijitu asko Txerri txuletak patatekin Errezeta Gutxienez bi txandatan egingo ditugu txuletak, egos …

sukaldean-fondo0

Txerri mingainak entsaladan

Osagaiak 8 txerri mingain garbi Baratxuri-buru bat Porru bat, osorik Tipulin bat, osorik Oliba olioa Oliba olioa birjina Ura eta gatza 2 eskarola garbi Baratxuri ale bat, pikatua Allioli edo griviche saltsa ugari *Lau pertsonentzat …